Herriko eragileek egindako proposamenak aztertu eta lehen erabakiak hartuko diraBihar, urriak 2, egingo da 'Ordiziako Zabalik' prozesuaren azken bilera, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Ekainaren 19an abiatu zuen Ordiziako Udalak, herriko eragileekin batera, 2015eko aurrekontuen lanketa, eta irailaren 18an egindako lehen lan bileran eragileek egindako proposamenak eta beharrak jaso ondoren, biharko saioan lehen erabakiak hartuko dira.