ORDIZIA ZABALIK PROZESUA. AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK

azalaArratsalde on guztioi. Gaurko agerraldi honen helburua da herriko eragileekin egin nahi dugun aurrekontuen prozesu partehartzailearen aurkezpen ekitaldiaren berri ematea.

2013 eta 2014ko aurrekontuen osaketa egiteko pausoak eman genituen norabide horretan. Herritarrekin, auzoz auzoko prozesuen bitartez, jardunaldiak egin ditugu aurreko bi urtetan. Auzoetan zein herrian beharrezkoak ikusten diren hobekuntzak egin ahal izateko 100.000 €ren kudeaketa aukera eraman genuen prozesu bakoitzera. Ondorio positiboak atera ditugu aurreko bi prozesu horietatik, eta aurrekontu parte hartzaileen bidean, beste pauso bat ematera goaz.

Ordizian 80 eragile baino gehiago ari da lanean gaur egun. Gizarte eragileak, kulturalak, kirolari lotutakoak, auzo elkarteak, ikastetxeak, lan esparrukoak... Eta eragile guzti horiekin harreman zuzena du Udalak. Herrian egiten den ekintza orok izaten du herriko eragileen laguntza eta, finean, eragile hauetariko bakoitza, eta guztiak batera, dira Ordiziako herritarrak ordezkatzen dituzten elkarte eta taldeak.

Arrazoi horregatik, 2015eko aurrekontuen lehen gogoeta eragileekin egin nahi nahi dugu. Herriko elkarte eta taldeekin aztertu nahi ditugu haiek dituzten beharrak eta herriaren onurarako eman ditzakegun pausoak.

Prozesuaren aurkezpen bilera ekainaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:00 egingo dugu D’Elikatuzen. 45 minutuko saioa izango da. Funtsean azken hiru urtetan Udalak egin dituen prozesuen azalpena eta ondorioak azalduko ditugu eta eragileei gogoeta horren inguruko iritzia eman dezaten eskatu nahi die Udalak. Ondoren, mokadu batekin, saioari buruzko solasaladia egiteko aukera izango da.

Atzean ikusten duzuena, saio honetarako ez ezik, aurrerantzean Udalak sailez sail landuko dituen lanetarako irudia da. Ikusten duzuenez, Udaleko armarria oinarri hartuta sail desberdinak eta Udal gobernuaren zeharlerro direnak jasotzen dira bertan. Aurrerantzean maiz ikusiko dituzuenirudiak izango dira.

Honenbestez, zuok ere, komunikabideok, gonbidatuta zaudete ekainaren 19ko ekitaldira.

Han elkar ikusiko dugulakoan. Laster arte.