BASO NATURALEI BURUZKO HITZALDIA BIOANIZTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN

2014-05-16 haritzakMiel Mari Elosegi basozainak emango du hitzaldia hilaren 22an, Barrenan, 19:00etan

Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Oianguren parkearen kontserbaziorako eta ingurumen sentsibilizaziorako urte hasieran abiatutako lankidetzaren barruan,2014an hainbat ekintza egiten ari dira parkean. Datorren ostegunean, hilaren 22an, Bioaniztasunaren Nazioarteko Eguna dela baliatuz, Miel Mari Elosegi basozainak Euskal Herriko basoei buruzko hitzaldia egingo du Barrenan, 19:00etan.

Aranzadik 2013an egindako azterketa naturalistikoa eta ondare hori kudeatzeko plana daude antolatzen ari diren ekimen horien guztien oinarrian. Dagoeneneko bi ekintza egin dira Oiangun bertan, eta hirugarren hau Barrenan izan arren, lotura du Oianguko errealitatearekin. 'Euskal Herriko baso naturalak, biziaren iturri' izeneko hitzaldian zuhaitz zahar eta hilek aniztasun biologikoaren kontserbazioan duten garrantziaz ariko da Elosegi.

Hegaztiei eraztuna jartzea eta Astronomia gaua
2014-05-16 habiakHurrengo ekintza maiatzaren 31an izango da. Otsailaren 23an, Urdaneta eta Jakintzako 8-11 urte bitarteko ikasleek hegazti txikientzako 20 habia-kutxa jarri zituzten parkeko zuhaitzetan. Aranzadiko Ornitologia sailak sustatutako Txoribox proiektu pilotuaren lehen saioa izan zen Ordiziakoa. Hilaren 31n kutxak banan-banan aztertuko dituzte, eta segidan, txoriak harrapatzeko sarea ipinikoa da eta eraztuna jarri diete hegaztiei. Deialdia irekia da, eta interesa duen edonor igo daiteke Oiangura 09:00etatik 13:00era bitartean.

Ekainaren 7an, berriz, Astronomia Gaua egingo da Oiangun, 21:00etatik 00:00etara bitartean. Aranzadiko Astronomia saileko kideen gidaritzapean, ilargia, izarrak eta hainbat planeta ikusteko aukera izango da. Behaketarako materiala Aranzadik ekarriko du, eta inguratzen direnei gauean hotzik ez pasatzeko arropa egokia janztea gomendatzen zaie.

Oianguko konpostgunea ere martxan
2014-05-16 auzolanaOrain arteko bigarren ekintza apirilaren 12an egin zen. Oianguko konpostgunea egin zuten auzolanean hainbat ordiziarrek. Konposta egiteko ardi-ximaurra, lastoa eta inguruan bildutako hosto eta belarrak erabili zituzten, eta pila hori babesteko, hurritz adarrez osatutako hesi bat egin zuten. Neguan Oiangun landatuko diren fruta-arbolak ongarritzeko erabiliko da bertatik ateratzen den konposta.