‘ORDIZIA EGINEZ’ ALDIZKARIAREN 14. ZENBAKIA KALEAN DA

2014-04-03 aldizkaria Diseinu eta atal finkoak ditu, eta herritarren parte hartzea sustatzea du helburu

Dagoeneko kalean da 'Ordizia Eginez' udal aldizkariaren 14. zenbakia. Itxuraldatuta dator gainera, diseinu berriarekin eta atal finkoak sortuta. Herritarren parte hartzeari lotuagoa dago gainera, herritarrek galderak eta proposamenak egin baititzakete, eta baita Euskara Zerbitzuak kudeatutako lehiaketan parte hartu ere. Ale honetako gai nagusia, halabeharrez, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia da, eta azken orrian Izaro Rubio korrikalariari egindako elkarrizketa dakar. 'Ordizia Zabalik' ekimena eta herriko zirkulazioan egingo diren aldaketak dira beste gai nabarmenak.