UDAKO OPORREN AURREKO AZKEN OSOKO BILKURA, BIHAR

osoko bilkuraBederatzi puntu ditu Udalbatzak aztergai zerrendan

Ordiziako Udalbatzak udako oporren aurreko azken osoko bilkura egingo du bihar, uztailak 18, 19:00etan. Hileko azken ostegunetan egin ohi ditu osoko bilkurak Udalbatzak, baina datorren ostegunean Ordizia festetan murgilduta egongo denez, astebete aurreratu da plenoa. Ondoko hau da biharko aztergai zerrenda:

1. 2013ko ekainaren 27ko Osoko Bilkurako akta onartzea.
2. Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Erreformari buruzko mozioa, Bilduk
aurkeztutakoa.
3. Giza Eskubideak, Irtenbidea, Bakea, Euskal Presoak Euskal Herrira, Bilduk
aurkeztutakoa.
4. Goierriko Ekimena S.A.ren 2012ko ekitaldiko memoria, balantzea eta
galera eta irabazien kontuak onartzea.
5. "UPABI-12" HIEko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioetako elementuen
aldaketa espedientea behin-betiko izaeraz onartzea.
6. Udalhitz lan-hitzarmena, laboral izaerako Udaleko langile, sozietate eta
erakunde autonomoei aplikazioa eusteko, onartutako Dekretua berrestea.
7. Ekonomia eta Finantza Plana onartzea Aurrekontu Egonkortasuna lortzeko
8. 2013ko inbertsioak finantziatzeko maileguaren kontratazioa.
9. Galde-erreguak.