SANTA ANA JAIETARAKO TRAFIKOA BIDERATZEKO LAGUNTZAILEAK BEHAR DIRA

IMG 0020

Ordiziako Udalak herriko festetako jaiak irauten duten epealdirako trafiko laguntzaile eginkizunetarako pertsonak kontratatzeko beharra du.

Helburu zehatz horretarako deialdia egiten du eta interesa duten pertsonek izena eman ahalko dute.

Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 11tik 17ra bitartekoa izango da.

Izena emateko lekua: Ordiziako Udaleko Arreta Zerbitzuan goizez eta Udaltzaingoan arratsaldez.

Bete beharreko baldintzak: 16 urtetik gorako adina izatea.

Hautaketa irizpideak, lehentasunezko hurrenkeraren arabera:

1- Ordizian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea.

2- Langabetua izatea. Langabetuen artean, epe luzeko langabetuak lehenetsiko dira.

3- Eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  •  Eskaera orria
  •  NAN fotokopia
  •  Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria.
  •  Euskararen ezagutza, eskaera orrian adieraziko da.

*Ordizian erroldatua egotea Udalak ofizioz egiaztatuko du.