ORDIZIAKO UDALERRIAN BARATZEAK ESLEITZEKO ETA KUDEATZEKO ARAUDIAREN AURRETIAZKO KONTSULTA

Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

      Araudi honen bidez Ordiziako Baratze Parkeko lursailen erabilera, gozamena eta aprobetxamendua arautzeko beharrezkoak diren baldintzak ezarri nahi dira. Era berean, baratze horien esleipen-prozedura, baratzetako laborantza jarduera eta erabiltzaileen erantzukizuna arautu nahi dira.

     Gizartean gero eta demanda handiagoa daukan eskariari  erantzun nahi dio Udalak ekimen honen bidez. Ezinbestekoa da zoru publikoko baratzeen gain araudia izatea.

Bere onarpenaren beharra eta egokitasuna

     Toki Erregimenaren Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen arabera Udalaren eskuduntza propioak dira, besteak beste,  b)herriko ingurugiroa eta l) aisialdiko jardueren promozioa, hauen egikaritza estatuko eta autonomiako legediaren arabera egikarituko dela.

    Udalaren eskuduntza da zoru publikoaren erabilera zehaztu eta erregulatzea. Kontuan izan behar da egun herriko baratzeekiko dagoen interes soziala eta ildo horretatik ezinbestekoa da jarduera horretarako zoru publikoa erabiltzeko aukerak aurreikustea eta interesdunei hori gauzatzeko baliabideak ematea.

Arauaren helburuak

     Batez ere Ordiziako Baratze Parkeko lursailen erabilera, gozamena eta aprobetxamendua arautzeko beharrezkoak diren baldintzak ezarri nahi dira. Era berean, baratze horien esleipen-prozedura, baratzetako laborantza jarduera eta erabiltzaileen erantzukizuna arautu nahi dira.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

    Ez da bestelako aukerarik aurreikusten. Arautu gabeko eremu honetan Herritarrek zoru Publikoa xede horretarako erabil dezaten ezinbestekoa ikusten da araudia. Izan ere, udal ondarearen erabilera erregulatzean datza.