OSTEGUNEAN IZANGO DA 2016KO AZKEN OSOKO BILKURA

Honako gai-zerrenda landuko da ostegunean 19:00etan hasiko den 2016ko azkeneko Osoko bilkuran:

1.- 2016ko azaroaren 24an egindako osoko bilkurako akta onartzea.

2.- 2016ko abenduaren 1eko aparteko deialdian egindako Osoko bilkurako akta onartzea.

3.- Azaroko Alkatetza dekretuen berri ematea.

4.- EH-BILDUk aurkeztutako proposamena, espainiar polizia-indarrak erretiratzeko eskatuz, 'gure segurtasun-eredua' lortzeko bidean.

5.- EH BILDUk aurkezten duen SARE elkartearen mozio presoen eskubideen alde.

6.- Ur Partzuergoaren estatutuak aldatzea.

7.- Angelica Moreno zinegotzi andreak bere karguari uko egin diola eta, horren berri ematea.

8.- 2016 ekitaldiko kreditu aldaketen berri ematea.

9.- 2017rako ekintzaileentzako laguntza programarako (Zabalik programa) oinarriak onartzea.

10.- Eskaerak eta galderak.