D’ELIKATUZ BIZI 2016-2017 AURKEZTU DA

Martxan da Gipuzkoa osorako Ordiziatik abiatuta Elikadura-osasunari buruzko heziketa-kanpaina

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hamaikagarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurtengoan “Bizi d´elikatuz…eta mugituz!!!, elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak baliabide urriko pertsonentzat gida, izango da kanpainaren protagonista.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Departamendua da ekimen honen babesle nagusia urteak baitaramatza osasuna helburu duten kirol ekimenak sustatzen eta hau da horietako bat. (...)

Gaur egungo gizarteak funtsezko kezka bat du: pertsona guztien beharretara egokitu beharko lukeen informazioa ona ez izatea eta horrek giza eskubideekiko errespetua oztopatzea. 

Aukera berdintasuna lortzeko ezinbestekoa da informazioa lortzeko moduko agertokiak izatea. Agertoki horien bitartez baliabide urritasuna duten pertsonen integrazioa lortuko genuke.  Hori dela eta, garrantzitsua da ingurua egokitzea eta informazioa eskuratu ahal izateko oztopoak suntsitzea. Hori eginda, eremu guztietan beraien parte hartzea, autonomia eta gizarteratzea lortuko genuke.

Zentzu honetan, gaur egungo gizarteak ondorengoa bermatu beharko luke errespetuan oinarrituz: pertsona bakoitzari bere autonomia nahiz xedea kudeatzeko aukera ematea eta bere bizitzako eguneroko gauzetan erabakiak hartzeko aukera ematea. 

Horregatik guztiagatik, D’elikatuz zentroak – elikaduraren eta gastronomiaren interpretazio zentroak- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta hainbat profesionalen aparteko laguntzarekin gida hau egiteko beharra ikusi du. Baliabide urriak dituzten pertsonentzako gida da, beraien bizi-kalitatea hobetzeko elikadura egokia eta jarduera fisikoa sustatzea helburu duena. Baliabide urriagoak izateagatik ez genioke guretzat garrantzitsuena den osasun fisiko eta mentala zaintzeari utzi behar.

 

Argitalpenaren parte-hartzea eta banaketa

Edukietan parte hartu dute: D´elikatuz Zentroa (Ordizia); Ana Elbusto Cabello (sendagile nutrizionista); Alazne Aizpitarte Doktorea (Psikologoa eta familian terapian aditua); Aritz Aranbarri Doktorea (Psikologoa eta Haur Neuropsikologian aditua); Sasoian Kirol Zentroa (Ordizia).

Gidaren  2000 ale inprimatu dira eta ondorengo ekintza eta bitartekoen bidezbanatuko da:

- D´elikatuz Elikadura eta GastronomiaZentroko bisitarien artean

- Caritas Gipuzkoa eta Gipuzkoako Gurutze Gorria

- Gipuzkoako Udaletako Ongizate departamenduak

- Gida deskargatzeko aukera izango da: www.delikatuz.com, www.gipuzkoa.eus/kirolak.