OSOKO BILKURA OSTEGUN HONETAN EGINGO DA

Ohiko Osoko Bilkura egingo da ostegunean 19:00etan. Honakoa da gai zerrenda:

1.- 2016ko urriaren 6an egindako Osoko Bilkurako aktaren zirriborroa onartzea.

2.- Iraileko alkatetza dekretuen kontu ematea.

3.- EUSKAL FONDOAk egindako Erakunde Adierazpena Mendebaldeko Saharari buruz.

4.- EH BILDUk eta PODEMOSek sinatutako mozioa Aralarren kontserbazioaren inguruan.

5.- PSE-PSOEren mozioa, HIESaren aurkako borrokan Parisko Adierazpenarekin bat egiteko.

6.- PSE-PSOEren mozioa, Trans Despatologizazioaren aldeko Ekimenaren Nazioarteko Egunari buruzkoa.

7.- PSE-PSOEren mozioa, Euskadiko Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa egiteko derrigortasunaz.

8.- Goieki, S.A.k EIOZen hobaria izateko proposamena

9.- Eskaerak eta galderak.