HAUTESLE ZERRENDAK IKUSGAI DIRA DAGOENEKO

Ordizian erroldatutakoek euren datuak ikus ahal izango dituzte ezarritako epean

Ekainaren 26ean ospatuko diren hauteskunde orokorretan erabiliko diren Ordiziako hautesle zerrendak Udaletxeko Arreta Bulegoan daude herritarren eskura maiatzak 9tik 16ra bitarte. Behin behineko zerrendak dira. Ordizian erroldatuta daudenek euren datu pertsonalak zuzenak diren ala ez ikus ahal izango dituzte, eta dagokion zuzenketa eskatu okerren bat antzemanez gero.

Bulegoaren ordutegia  8.30etatik 13.30etara da, astelehenetik ostiralera.