MARTXOKO OSOKO BILKURA IZANGO DA OSTEGUNEAN 19:00etan

Hondakin herri galdeketaren emaitza berretsiko da

              Ondoko gai ordena landuko da:

1- 2016ko otsailaren 25ean egindako osoko bilkurako akta onartzea.

2.- Alkatetza Dekretuen berri ematea.

3.- Ordiziako IRABAZIren proposamena Eroski eremuko zirkulazio noranzkoari buruz.

4.- ORDIZIA ORAINen proposamena, Kontu Irekien eta Banku Etikoaren Udal Ordenantzari buruzkoa.

5.- Hondakin bilketari buruzko herri galdeketaren emaitza berrestea Osoko Bilkurak.

6.- Herri galdeketan hautatutako hondakinen bilketa-sistema martxan jartzeko eskaera egitea Sasieta Mankomunitateari.

7.- ALBERT FERT irakaslea “Doctor Honoris Causa” izendatzeko eskaera egitea Euskal Herriko Unibertsitateari .

8.- Eskaerak eta galderak.