IRISGARRITASUN OBRAK EGITEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKAERA EPEA ZABALIK

Azaroaren 15erako aurkeztu behar da dagokion dokumentazioarekin batera

Ordiziako Udalak irisgarritasun arazoak konpontzeko obra eta jarduketak egiteko dirulaguntza deialdia ireki du. 2014 urtean zehar baimendu eta 2015eko ekainaren 30 baino lehen amaitutako obrei emango zaie.  Aurrekontuan 11.000 euroko kopurua aurreikusi da. Itzuli beharrik gabeko zuzeneko diru-laguntza da eta eraikin bakoitzeko etxebizitza-kopuruarekiko proportzionalki banatuko da, betiere baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien artean.

Eskaerak Ordiziako Udaleko erregistro orokorrean, 2015eko azaroaren 15 baino lehen aurkeztu behar dira honako dokumentazioarekin batera:

a) Eskabide-orri normalizatua behar bezala beteta, deialdia arautzen duten baldintza guztiak onartzen direla adierazita, eta diru-laguntza jasoko duten obrak egingo diren eraikinak zenbat etxebizitza dituen adierazita.

b) Ez gaitasunaren bat duen edo 65 urtetik gorako pertsonaren edo pertsonen okupazioaren justifikazioa.

c) Obra bukaerako ziurtagiria.

d) Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Kontseilaritzak egindako baimen-boletina.

e) Obra bukaerako likidazioa edo fakturak.

f) Eskatzailearen edo jabekideen erkidegoaren (eskatzailea berau denean) IFZ/IFKren fotokopia.

g) 2. artikuluan xedatutako ondasunen gaineko eskubide errealen titularitatea justifikatzen duten agiriak, bere kasuan landu asmo den eraikinaren jabekideen erkidegoan eratuta.

h) Jabekideen erkidegoak badira, jabekideen erkidegoaren banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria; beronek, erkidego eskatzailearen identitatearekin bat etorri beharko du. Agiri hauetako edozeinek balioko du: banku-laburpenaren fotokopia; libretaren fotokopia; banku-erakundeak emandako ziurtagiria edo banku-erakundeak jarritako zigilua, diru-laguntza eskatzeko agiriko «erkidegoaren banku-datuak» atalean.