ORDAINAGIRIEN ORDAINKETA

Zabalik dago erreziboak borondatez ordaintzeko epea

Zabor, ibi iraunkor, garaje sarrera eta hilerriko kanonei dagozkien ordainagiriak borondatez ordaindu ahal izateko epea azaroaren 10a bitarte zabalik da.  Ordainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke. Adierazitako epea bukatu ondoren, premiazko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio eta ordaindu ez diren kuotak, gainordaina, berandutza interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzteko bere gain.

Helbideratutako ordainagiriak azaroaren 10ean kontutik pasako dira.

Ordainagiria helbideratuta ez dutenek, eta urriaren 30a baino lehen finantza erakundeetan aurkeztu beharreko ordainagiri-inprimakia jasotzen ez badute, hiritarren arretarako udal bulegoan eskuratu ahal izango dute.