P-21 IGOGAILUA, ZABALIK

Gauez itxita dago

Poligono-21  eraikin barruko igogailu publikoa zabalik da dagoeneko. Duela bi legegintzaldi Ordiziako Udalak proiektatutako egitasmoak aurrera egin du urte honetan eta obrak burutu ondoren, irekiera baimendu da.

Ordizian, eta ordiziarrentzat, irisgarritasuna hobetzeko burututako lana da. Hala, bereziki, San Bartolome auzoa, Kaleberri, Rezola, Maribaratza eta Goierri kaleak erdigunearekin geratu dira igogailu bidez. Kostua 104.787 eurokoa izan da. Obra zibila Construcciones Astiazaran enpresak egin du eta igogailua Ulahi etxeak jarri du. Igogailu panoramikoa da, zortzi pertsona eraman ditzake eta lau parada ditu, horietatik hiru eraikin barruan.

Zerbitzua egunez dago zabalik eta gauez itxita. Ordutegi zehatza hau da:  

Astelehenetik ostiralera, 06:45etatik 21:15etara; larunbata, igande eta jaiegunetan 09:15etatik-20:45etara, astelehenetik igandera.