JON ETXEBARRIAREN GAZTAK IRABAZI DU ORDIZIAKO IDIAZABAL GAZTAREN LEHIAKETA

Catalana OccidenteK 7.600 euro ordaindu du irabazi duen gaztagatik

Bigarren saria Patxi Lopez de Uraldek eraman du eta hirugarrena Fco Javier Muñoak

 

Zeanuritik ekarri dute Jon Etxebarria eta Puy Arrietak familian egindako XLII. edizioko gazta hoberena. Larreako Patxi Lopezena izanda bigarrena eta Francisco Javier Muñoa zeraindarra hirugarren. Laugarren tokian, berriz azken txanpara iritsi den Joseba Insausti (Ordizia) eta bosgarrenean Patxi Otaegi (Beizama). Enkantean Catalana Occidente aseguru etxeak 7.600 euro ordainduta irabazi du. 

 

Catalana Occidentek duela hiru urte ere enkantea irabazi zuen eta, kasualitatez, orduan ere artzain bera izan zen lehiaketako irabazlea, Jon Etxebarria. Juanjo del Caño, aseguru etxeko ordezkariak esan duenez, ‘gure tradizioei laguntzeko’ ahalegina egiten dute horrela eta ontzat ematen dute, halaber, ordaindutako diruak duen erabilera soziala.

 

‘Ordiziak dardarizoa sortarazten du’

 

Pozik zeuden lehiaketaren irabazleak, Jon Etxebarria eta Puy Arrieta, Ordizian berriz irabazi eta gero.  Eskerrak luzatzeko aprobetxatu dute, batez ere ‘honetaz bizitzea posible egiten digun guztiei’ eta gogoan izan dituzte beste hainbat ganaduzale, ‘oso gaizki pasatzen ari baitira’, esan dute.  

 

Eguzkia lagun, giro jatorrean ospatu da gaur Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka. Asteazkeneroko azokaz eta gazta lehiaketa entzutetsuz gain, fruitu eta barazki lehiaketa, perretxiko erakusketa, euskal oiloen lehiaketa eta Gipuzkoako Piriniar Arrazako Behi-Azienden lehiaketa ere izan dira Ordizian. Kalean jendearen joan etorria etengabekoa izan da, eta Goierriko produktu onenak bertatik bertara ikusi, erosi eta dastatzeko aukera izan dute feriara inguratu direnek. Asteazkeneroko azoka ere apain zegoen Plaza Nagusian.

 

Arratsaldean, pilota eta herri kirolak

Arratsaldean (17:30) festak jarraitu egingo du. Profesionalen arteko eskuzko bi pilota partida jokatuko dira Beti-Alai pilotalekuan, eta 19:30ean, Joxemiel Barandiaran plazan, Herri Kiroletako erakustaldia egingo da: aizkolariak, harrijasotzaileak, trontza, txingak, lasto jaurtiketa, ingude jasotzea, motozerra froga... Ordiziako Euskal Jaiak igandean bukatuko dira, Lazkao Txiki XXIV. Bertsopaper Lehiaketaren sari ematearekin.

 

 

Lehiaketak. Irabazleen zerrendak

 

ARTZAINEK LATXA ARDI-ESNEZ EGINDAKO XLI. GAZTA-LEHIAKETA

 

1.- Saria.1.700 euro, Kutxaren Gaikurra. 12.000 etiketa honako esaldi honekin: “ORDIZIAKO TXAPELDUNA 2015" eta ardiak larratzen diren mendiaren izena. Diploma.

Jon Etxebarria (Zeanuri, Bizkaia)

 

2. Saria.825 euro, Garaikurra eta Diploma.

Patxi López (Larrea, Araba)

 

3. Saria.475 euro eta Diploma.

Francisco Javier Muñoa (Zerain, Gipuzkoa)

 

4. Saria.225 euro eta Diploma.

Joseba Insausti (Ordizia, Gipuzkoa)

 

5. Saria.190 euro eta Diploma.

Patxi Otaegi (Beizama, Gipuzkoa)

 

FRUITU ETA BARAZKI LEHIAKETA

 

FRUITUAK

 

1.- MADDI IRADI                                   ZABALOENE BASERRIA (Hernani)

2.- RAMON ASEGINOLAZA                  KALBARIO BASERRIA (Idiazabal)

 

BARAZKIAK:

 

1.- PEIO RUBIO (BIOLUR)                     TXILLARRE (Elgoibar)

2.- MAITE ARANZABAL                        AKULEBI ETXEA (Villabona)

3.- JONE IRIZAR                                  MUÑO BASERRIA (Donostia)

 

 

PERRETXIKU LEHIAKETA. AIPAMEN BEREZIA

 

1. ZUÑIGA ANAIAK

2. MADDI IRADI

 

 

EUSKO OILOAREN LEHIAKETA:

 

- Lehenengo saria. Beltza

Hutsik geratu da

 

- Lehenengo saria. Gorria

Maria Jesus Lejardi (Markina)

 

- Lehenengo saria. Lepasoila

Mikel Albizuri. Abeletxe Baserria (Getaria)

 

- Lehenengo saria. Marraduna

Igor Garmendia (Zaldibia)

 

- Lehenengo saria. Zilarra

Jon Urbieta (Markina)

 

- Lehenengo saria. Lotea

Mikel Albizuri (Getaria)

                          

- Bigarren saria. Lotea

Igor Garmendia (Zaldibia)

 

- Lehenengo saria. Goierriko lotea

Igor Garmendia (Zaldibia)

 

 

GANADU LEHIAKETA

 

SAILA : 1.go atala: -12-18 hilabete bitarteko bigantxak

1. IÑAKI ALKORTA EIZAGIRRE Garagartza Gain Baserria AZPEITIA

2. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL

 

SAILA : 2.go atala: -18-24 hilabete bitarteko bigantxak

1. JUAN JOSE URTEAGA ZUBIA Zokolo Berri Baserria ZESTOA

2. LOURDES URKIA ARANA Zubeldi-erdi Baserria ABALTZISKETA

 

SAILA : 3.go atala: -24-30 hilabete bitarteko bigantxak

1. LOURDES URKIA ARANA Zubeldi-erdi Baserria ABALTZISKETA

2. AITOR ARANA Urkimendi Baserria ARRASATE

 

SAILA : 4. atala: 30-42 hilabete bitarteko behiak

1. JUAN JOSE URTEAGA ZUBIA Zokolo Berri Baserria ZESTOA

2. IÑAKI ALKORTA EIZAGIRRE Garagartza Gain Baserria AZPEITIA

 

SAILA : 5 atala: 42-60 hilabete bitarteko behiak

1. IÑAKI ALKORTA EIZAGIRRE Garagartza Gain Baserria AZPEITIA

2. LOURDES URKIA ARANA Zubeldi-erdi Baserria ABALTZISKETA

 

SAILA : 6 atala: 60-96 hilabete bitarteko behiak

1. JUAN JOSE URTEAGA ZUBIA Zokolo Berri Baserria ZESTOA

2. LOURDES URKIA ARANA Zubeldi-erdi Baserria ABALTZISKETA

 

SAILA : 7 atala: 96 hilabete baina gehiagoko behiak

1. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL

2. DOLAETXE ELKARTEA Dolaetxe Baserria OÑATI

 

HAZITIK SORTUTAKO URRIXA ONENA ( ABEREKINGO SARIA )

PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL

 

BURU DOTOREENA DUEN BEHIA ( HEBEKO SARIA )

GARIKOITZ NAZABAL Izar baserria ZALDIBIA

 

ASTEROKO AZOKAKO POSTU HOBERENEI AIPAMENAK

Anttoni Murgiondo (Gabiria)

Montes etxea (Ibarra)

Edurne Jauregi (Baliarrain)

Maria Jesus Mujika (Orendain)