TRAFIKO ALDAKETAK IZANGO DIRA ASTEAZKENEAN

Autobus eta taxien geltikietan izango dute eragina

Ordiziako Euskal Jaietako azoka bereziaren ospakizuna dela-eta, asteazken honetan –irailak 9- trafiko mozketak izando dira Ordizian. Hala, itxita egongo dira 07.00etatik 19.00etara Ordizia eta Urdaneta kaleak eta erdigunea bere osotasunean.

Autobusa hartzeko, Malkaskon izango da parada Beasain edota Lazkaoko noranzkoan. Egun horretan autobusak ez dira geratuko Garagartzan, Aranan eta Tximistan. Malkaskokoa ezezik, normaltasunez izango dira Renfe ondoko eta Otegi-enea auzoko geldiguneak. Ibilbide luzekoek (Pesa, Alsa eta Burundesa) Donostiako noranzkoan ez dute aldaketarik izango. Kontrakoan, Bilbora, Madrilera edota Logroñora joateko, Malkaskon hartu ahal izango da autobusa.

Azkenik, taxien geltokia Ampuero kalean egongo da.

Zalantzak argitzeko Udaltzaingora dei daiteke, 943805616 telefono zenbakira.