ZIKLOMOTOR ETA MOTOZIKLETEN AZTERKETA TEKNIKOA

Txanda eskatu behar da

Ziklomotorrak eta motozikletak irailaren 10 eta 17an, 8:00etatik 14:00etara, Beasaingo Kale Nagusiko 9an, atzealdean dagoen lokalean jarriko den unitate mugikorrean azterketa teknikoa pasatzeko aukera izango dute.           

Aldez aurretik txanda eskatu beharko da, Irungo IAT bulegoko telefono honetara deituz: 943-626300. Zirkulazio baimena, azterketa teknikoaren txartela eta aseguruaren erreziboa indarrean aurkeztu behar dira azterketa momentuan.