AURKEZTU DIRA EUSKAL JAIAK

Azoka berezia 9an izango da 

 

Bihar hasi eta hilaren 13 arte luzatuko diren Ordiziako Euskal Jaiak gaur aurkeztu dira Gipuzkoako Foru Aldundian ospatu den ekitaldian. Jaialdiak herria jarduera ezberdinez beteko du herria astebetez, hilaren 9ko gazta lehiaketa izango delarik ekitaldi nagusia. Herriko alkateak, Josemi Santamariak, festaren balio turistikoa eta lurraldeko lehen sektoreari egiten dio ekarpena aldarrikatu ditu, negozioetarako ematen duen aukeraz haratago. “Gipuzkoako feria da, Ordiziarentzako altxor bat”, nabarmendu du. 

 

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru diputatuak, Ainhoa Aizpuruk, Gipuzkoako nekazaritza sektorea eta landa eremuaren garrantzia aldarrikatu ditu, eta Ordiziako Euskal Jaiek bertako produktuentzako betetzen duten “erakusleiho” funtzioa nabarmendu du. “Euskal Jai hauek gure baserritarren produktuak ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen dute eta, gainera, ingurugiroari eta bertako ekonomiari ekarpen bikaina egiten zaio”, azpimarratu du Aizpuruk.

Azkenik, gizarte guztiari zabaldu dio Ordiziara gerturatu eta festaz gozatzeko gonbitea. Ekitaldi berean hitza hartu dute Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak; Mikel Mendarte, Kutxabankeko ordezkariak; Miriam Molina, Idiazabal Jatorri Izendapeneko gerenteak; eta Juan Mari Arzak, Arzak jatetxeko jabe eta gazte lehiaketako epaimahaiko lehendakariak. Manterola eta Molina poziak agertu dira gaztaren ekoizpenean eta ustiapen kantitatean ematen ari den errekuperazioagatik. Molinak azaldu duenez, eta lehen datuen arabera, aurten Idiazabalko gaztaren ekoizpena %5 hasiko da; Manterolak, bere aldetik, azaldu du artzai gaztaren ekoizpena %12 hasi dela Eusko Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan aurreko urtearekin alderatuta.