Energia izan da hizpide 2030 udal audientzian

Gaur goizean ospatu da Ordiziako Udaletxeko batzar aretoan 2030 udal audientzia. 2022-2023 ikasturtean GJH 7. Enegia landu dituzte Jakintzako eta Oiangureneko ikasleek. Bertan, ikasleen proposamenak entzun, eta Adur Ezenarro alkateak eta Maitane Alvarez alkateordeak haien proposamenak elkarbanatu dituzte ikasleekin batera.  

Ordiziako Oianguren eta Jakintza ikastetxeetako ikasle, irakasle eta hezkuntza komunitateak, Eskolako Agenda 2030 programaren bidez urtero-urtero lan egiten dugu inguruan antzematen ditugun arazoei aurre egiteko. Urtero, Garapen Jasangarriko Helburu bat lantzen da, eta aurtengo ikasturtean 7. GJH- Energia: Bizitzaren motorra gaiari heldu diogu eta energiaren gaia hainbat ikuspuntu desberdinetatik jorratu dugu: energia kontsumoak, energia berriztagarriak, pobrezia energetikoa, klima-aldaketa, besteak beste.

Hemen dituzue lanketak utzitako emaitza nagusiak:

  • Ordizian energia berriztagarri gutxi erabiltzen da. 2023ko urtarrilean herriak ekoizten duen energiaren %1a baino gutxiago da berriztagarria. Hori, halere, aldatu egingo da 2019ko legea dela eta. Eguzki plakak plazan, Urdaneta ikastetxean eta Oiangun jartzeko asmoa baitago.
  • Energia gutxiago kontsumitu beharko lizateteke. Klima aldaketaren aurka egin daiteken ekarpenik handienetako bat energia kontsumoa murriztea da. Herritarrok egunerokotasunean egiten ditugun ekintzetaz hausnartzea: argiaren erabilera, uraren kontsumoa, oinaze ekologikoa, Interneteko erosketak, etab.
  • Gehiago aurrezteko moduak ikasi beharko genituzke eta irtenbideak modu indibidualean eta kolektiboan eman beharko lirateke.
  • Gaur egun dugun energia kontsumoa oso altua da, familia askok Goierrin zailtasunak dituzte energia ordaindu ahal izateko. Zenbait familiak diru zein baliabide laguntzak eskatu behar dituzte hil bukaerarako heltzeko. Baina laguntza hauek ez dute euren zaurgarritasun egoera konpontzen. Datuak erreparatuz gero, Goierrin ahultasun energetikoa pairatzen duten familien kopurua Gipuzkoako datuetatik urrun dagoela, Gipuzkoa mailan %19a bada ere, Goierrin %4a da.

Hainbat konpromiso ere martxan jartzeko konpromezua hartu da, hala nola, ondorengoak, eta Adur Ezenarro eta Maitane Alvarezek honako erantzunak eman dizkie:

  • Herriko gune jendetsuenak (plazak, parkeak, frontoia,…) txukun mantentzeko garbiketa lanak banatzea eta lan hau auzolanean egitea. Guk ekintzan parte hartuko dugu eta gune hauek garbi mantentzeko konpromisoa hartuko dugu.
  • Garbiketari dagokionez, “gehiago garbitzea baizik gutxiago zikintzea da premisa”, eta aisialdian ere eremuak txukun eta garbi mantentzea. Zerrendatutako guneei ikastetxeko patioak gehituko genizkioke, batzuk asteburuetan irekita egoten baitira.
  • Bigarren eskuko jostailuen merkatu txikia antolatzea. Ikastetxean material bilketa egiten lagunduko du.
  • Proposamena oso ondo ikusten da eta elkarlanean antolatzea ere bai. Bide batez, Udalak trukegunea berreskuratzeko asmoa du, eta merkatu txikia eta trukeagunea elkarrekin antolatzen proposamena luzatzen du Udalak.
  • Oinezko tren orokorra antolatzea, horrela garraioa alde batera geratzen da. Guk oinezko trenean parte hartuko genuke.
  • Udalak oinezko bideko elkarguneak margotuta ditu herri osoan, baina ondo ikusten da proposamena.
  • Plastikorik gabeko eguna antolatu hilabeteko egun zehatz batean plastikoa ez erabiliz. Gu dendaz-denda joan eta egun hori nola ospatu daitekeen azalduko dugu.
  • Plastikorik gabeko Eguna antolatzea oso ekimen positibotzat jotzen da, eta kanpaina hau Hondakinen Prebentzio Astearen baitan kokatzea ikusten da.
  • Garaian garaiko fruta eta barazkiak zeintzuk diren jakinarazi triptiko baten bitartez. Guk triptikoa sortu eta ondoren posta ontzietan sartuko genuke.
  • Garaian garaiko fruta eta barazkien triptikoa egitea oso ideia ona dela iruditzen zaigu, informazio hau galtzen ari baikara. Horrez gain, Udalak azokara bisita bat antola dezake ikasleok garaiko fruta eta barazkien inguruko informazioa jasotzeko.
  • Baserritarren lanaz jabetzeko, ikastolara gonbidatuko ditugu beraien lanaz ohartzeko. Guk baserritarrak ematen diguten informazioa zabalduko dugu ikastola, familian, lagun artean,…
  • Hori dagoeneko ikusgai dago Ordiziako Azokaren app-an eta webgunean ere bai.
  • Ikastetxeetara eta zaharren egoitzara joan energiaren inguruko hitzaldi bat eta aholkuak emateko aurkezpen bat egitera. Argiaren faktura azaldu edo energia aurrezteko dekalogoa prestatuko dugu, eta herritarrei komunitate energetikoen berri eman eta inguruan dauden aukerak aztertuko ditugu.
  • Horrelako hitzaldiak Zaharren Egoitzan baino, Zuhaiztiko jubilatu etxean egitea ikusten da aproposago.
  • Energia aurrezteko astea antolatzea. Argi naturala dagoenean, argia itzali: Aste honetako egun batetan argia itzalita egongo gara ikastetxeetan pare bat orduz eta herritarrak, erakundeak eta komertzioak hau egitera ere gonbidatuko ditugu. Honetarako, azalpen bideo bat prestatuko dugu. Gazte lekuko arduradunekin elkarlanean, asteburuan kalean egin daitezkeen ekintza gehiago proposatuko ditugu, mugikor, ordenagailu eta argiaren kontsumoa murrizteko. Sentsibilizazio kanpainan parte hartuko dugu, Ordiziako herritarrei beraien zergatiak helarazteko. Bideo edo pankarta bidezko kanpaina egingo dugu. Ikastetxeetan eta zaharren egoitzan egingo dituzten aurkezpenak aste honetan egingo lituzkete.
  • Kasu batzuetan argia erabat ezin izango da itzali eta tarteko aukera bat egitea proposatzen dizuegu. Herrian argia beharrezkoa duenak piztuta mantendu beharra dauka baina behar ez duenari itzaltzeko gonbitea egingo diegu. Gazte lekuko proposamenekin ados gaude eta sentsibilizazio kanpaina elkarlanean antolatuko dugu.
  • Ordiziako iturri publikoetako sistema aldatzea eta Ordiziako kaleetako zenbait faroletan mugimendu sentsoreak ezartzea proposatzeko azterketa bat egingo dugu. Ur kontsumoa murrizteko, iturriko ura sakagailua soilik sakatzean atera beharko luke eta hau lortzeko, herriko iturriak aztertuko ditugu eta aldaketak behar dituzten iturriak zerrendatuko ditugu. Ordiziako planoa erabiliz eta kaleetan ikuskaritza egin ondoren, mugimendu sentsoreak zein kaleetako argiterian ezartzea posible den baloratuko dugu, horien abantailak eta desabantailak aurreikusiz.
  • Herriko iturri guztiak plano batetan ditugu eta bakoitzak bere programazio denbora ezarrita dauka. Informazio guzti hau bidaliko dizuegu, zuek proposamen bat egiteko, hau aztertu eta erantzun bat emango dizuegu. Argiteriaren proposamenarekin ere berdin egingo dugu.
  • Argiztapenaren inguruan, Udalean kexak jasotzen ditugu argiztapen gutxi dagoelako hainbat kaleetan. Herritar batzuk segurtasun eza sentitzen dute. Gainera, estatuko Lege berriarekin komertzioek beraien eskaparatetako argiak itzali egin beharra dituzte eta kalean argi gutxiago dago. Hala ere, egiten diren proposamenak aztertu egingo dira, ea bideragarriak diren edo ez ikusteko.