Poltsa konpostagarriak banatzeko makina Majori-Altamiran kokatu da

Poltsa konpostagarriak banatzeko makina Majori Kiroldegian kokatu da berriz ere. Orain arte Altamira Estadioan zegoen makina kiroldegira eraman da; izan ere, kiroldegian egin ziren obren ondorioz aldatu zen lekuz, baina hauek amaitu ondoren berriz kiroldegian kokatu da. Oraingoan kokaleku berrian jarri da, hain zuzen harrera-bulegora iritsi aurretik dagoen bidean.