Jasangarritasun batzordea martxan da

Ordiziako Udalak martxan jarri du Jasangarritasun Batzordea eta irailetik aurrera lehenengo bilerak hasiko dira. Interesa azaldu eta izena eman duzuenon artean zozketa egin da, eta dagoeneko jakinarazi zaie egokitu zaienei: herritarren ordezkari, bina emakume eta gizon arituko dira. Horrez gain, hainbat elkarte gonbidatu ere izango dira. Herrian, jasangarritasunaren bidean aurrera pausoak ematen jarraituko da.