Santu guztien egunerako hilerriko protokoloa

Igande honetan Santu Guztien eguna izango da. Ohiturari jarraituta, egun horretan jende asko pilatzen da hilerrian hildako senitartekoak bisitatzera. Aurtengo osasun egoera dela eta, bisita horiek mailakatuta egitea gomendatzen du Udalak.

Horregatik, gomendatzen da igandea, azaroak 1 baino lehen hilerrira joatea, ahal bada, eta Santu Guztien egunean joatekotan ordurik jendetsuenak ekiditea. Hainbat neurri hartu beharko dira, gainera:

Musukoa jarrita eramatea ezinbestekoa izango da.
→ Ostirala urriak 30etik hasi eta azaroak 1era bitartean, biak barne, gainontzean, sarrera eta irteera bereiziak egongo dira,
Hilerrira sarrera aparkalekutik egingo da, eta horretarako oinezko ibilbidea itxiko da aparkalekuan zehar.
Irteera zerbitzu atetik egingo da, hilerrira sartzen den errepidetik. Irteera kontrolatzeko eta bertatik inor sartzen ez dela kontrolatzeko pertsona bat egongo da larunbatean eta igandean.
Jende asko pilatzen den uneetan, Filipinak kalera jaisten diren eskailerak itxita egingo dira igandean.
→ Larunbatean eta igandean, sarreran edukiera kontrola egiteko pertsona bat egongo da, eta eskuak garbitu beharko dira horretarako jarriko den hidrogelarekin.
Ezingo dira 6 pertsona baino gehiagoko taldeak osatu hilerri barnean. Horretarako, larunbatean eta igandean, hilerri barnean pertsona ibiliko da jende pilaketak eman ez daitezen kontrolatzeko.
→ Komuna irekita egongo da larunbatean eta igandean, eta garbiketa indartuko da.
→ Larunbatean eta igandean, hilerri barnean ezingo da ordubete baino gehiago egon, eta aparkalekuan ere ezingo da ibilgailua utzi ordubete baino gehiago.
Igandean, aparkalekuan eremu bat prestatuko da lore-salmentarako.