Ordutegia goizeko 8:00tatik 12:30tara izango da eta hiru gunetan bereizita egongo da azoka: plazan, Nikolas Lekuona plazan eta Zuhaiztin.
Asteazken honetan, urriak 28, ospatuko den azokan, elikagai produktuak saltzen dituzten postuak baino ez baimentzea, aipatu Dekretuak ezarritako baldintzak betetzeko eta Udalak hartutako erabakiei jarraiki, 10 egunez jarduera ahalik eta gehien eten, eta kutsatze datuak egonkortu eta beheranzko joera lortzeko helburuarekin.
Azokan parte hartzen duten postuek honako baldintzak bete beharko dituzte:
1.- Baserritarrak Plaza Nagusiaren barnean kokatuko dira. Plaza osoa itxita egongo da, eta sarbide eta irteera bakarra izango dute. Itxaroteko eremua antolatuko da, eta sartzeko eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbituko dira. Edukiera kontrola burutzeko Babes Zibileko boluntarioak egongo dira. Itxaron gune guztietan zoruan pertsonek errespetatu beharreko distantziak markatuko dira, plazara sartzeko, baina baita plaza barnean ere, eta ez da jendea sartzen utziko hutsuneak egon arte.
2.- Barrena jauregi pareko Nikolas Lekuona plazan pasta-saltzaile eta oliba saltzaileak kokatuko dira. Eremua itxita egongo da baita ere, eta sarbidean edukiera kontrola burutuko da, sartu baino lehen eskuak garbitzeko gela eskaintzearekin batera.
3.- Zuhaizti-Arboledan fruta -saltzaileak kokatuko dira. Eremu osoa itxiko da, eta sarbidea goiko partetik izango da, eta irteera berriz, beheko aldetik. Edukiera kontrola burutuko da sarreran, eta gel hidroalkoholikoa eskainiko da sartu baino lehen eskuak garbitzeko. Lurrean distantziak markatzeko zintak jarriko dira, eta ez da jendea sartzen utziko tarte librerik ez badago.
4.- Plazaren kanpoaldean kokatzen diren postuak eremu itxia izango dute, sarrera eta irteera bereizia, eta edukiera kontrolatzeko eskaera luzatzen zaie postuetako arduradunei.
GOGORATU ALDEZ AURRETIK EROSTEKO AUKERAK ERABILGARRI JARRAITZEN DUELA. ERABILI ETA BEZEROEI GOMENDATU, POSTUAN BERTAN EDO D’ELIKATUZEN ARRATSALDERAINO EROSKETA JASOTZEKO AUKERA DAGO (9:00-13:00 eta 16:00-19:00)
SEGURTASUN NEURRIAK
Jarraian jasotzen diren segurtasun neurriak inoiz baino zorrotzago bete beharko dira:
BASERRITAR ETA SALTZAILEOK:
BEZEROEK: