Etxean BAKARTUTA / BERROGEIALDIAN pertsonak dituzten etxebizitzetan hondakinak EZ DIRA BEREIZTUKO ETA DENAK PIXOIHALEN EDUKIONTZIRA bideratuko dira.
Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
Etxeren batean norbait Covid-19rekin kutsatzen bada eta pixoihaletarako txartela badu, laguntzen dien senideak bere txartela erabiliko du zaborra pixoihalen edukiontzira botatzeko. Familiak, baina, pixoihalen edukiontzirako txartelik ez badu, Sasietatik txartel bat prestatuko zaie, 943 16 15 55 telefonora deitu beharko dute eta etxera bidaliko zaie konfinamendu-egunen iraungipenarekin. Seniderik, ezagunik edo lagunik ez duen familia edo pertsona bada, gizarte-ongizatera deitu beharko dute (943 80 56 10). Orain arte bezala, babes zibileko laguntzarekin jardungo da, eta bere txartela izango du pixoihalen konteinerra erabili ahal izateko.
2. Merkataritza-sektorearen kasuan, negozio/zerbitzuek, hala nola fisioterapiak, ile-apaindegiek, egoera dela-eta orain errefusa handiagoa sortzen ari diren hortz-klinikek, esaterako, erraztasunak izango dituzte birziklatzeko. Informazio gehiagorako, deitu Sasietara: 943 16 15 55.