Azokako neurri bereziak

Joan den astean Ordizian atzeman ziren COVID-19 kasuak direla eta, hainbat segurtasun neurri jarri dira indarrean eta badirudi egoera onera doala. Osasun Sailak gomendatuta, “normalitaterako” bidea hartuko du herriak beste behin ere, eta bihar, asteazkena, Ordizian asteazkeneroko azoka egingo da. Neurri bereziak ezarriko dira, noski, saltzera eta erostera gerturatzen direnen segurtasuna bermatzeko asmoarekin. Hala, Ordiziako azoka lau guneetan banatuko da, jende pilaketak ekidin eta eremu kontrolatu eta itxiak bermatzeko.

1.- Baserritarrak plaza nagusian kokatuko dira. Plaza osoa itxita egongo da, eta sarbide eta irteera bakarra izango dute. Itxaroteko eremua antolatuko da, eta sartzeko eskuak gel hidro-alkoholikoarekin garbituko dira. Aforo kontrola burutzeko Babes Zibileko boluntarioak egongo dira.

Itxaron gune guztietan zoruan pertsonek errespetatu beharreko distantziak markatuko dira, plazara sartzeko, baina baita plaza barnean ere, eta ez da jendea sartzen utziko hutsuneak egon arte.

2.- Barrena pareko Nikolas Lekuona plazan pasta-saltzaile eta oliba saltzaileak kokatuko dira. Eremua itxita egongo da baita ere, eta sarbidean aforo kontrola burutuko da, eskuak garbitzeko gela eskaintzearekin batera.

3.- Zuhaizti-Arboledan fruta -saltzaileak kokatuko dira. Eremu osoa itxiko da, eta sarbidea goiko partetik izango da, eta irteera berriz, beheko aldetik. Aforo kontrola burutuko da sarreran, eta gela eskainiko da. Lurren distantziak markatzeko zintak jarriko dira, eta ez da jendea sartzen utziko tarte librerik ez badago.

4.- Plazaren kanpoaldean kokatzen diren postuak, lore-saltzaileak, onddo eta perretxiko saltzaileak eta bakailao saltzailea kanpoko frontoi txikian kokatuko dira. Eremu itxian baita ere, sarbide eta aforo kontrolatuarekin, eta aurretik aipatutako baldintza guztiekin.

Arropa saltzailerik ez da egongo biharko azokan.

Ordutegia goizeko 8:00tatik 12:30tara izango da.

Gogoratu aldez aurretik erosteko aukera erabilgarri jarraitzen duela. Zuzenean baserritarrari deitu, eta asteazkenean erosketa D’Elikatuzen jasotzeko aukera dago.

SEGURTASUN NEURRI ZEHATZAK

Baserritar eta saltzaileok bete beharreko neurriak:

  • Musukoa edo maskara jarrita uneoro.
  • Gel hidroalkoholikoa eskura eta beti erabilgarri.
  • Erosketa bakoitzetik bestera, eskuak desinfektatu beharko dira.
  • Segurtasun tartea mantendu beharko da baserritarren/saltzaileen artean.
  • Segurtasun tartea baserritar eta erosleen artean mantentzea, horretarako zoruan distantziak markatuko dira.
  • Produktuak, baserritarrak bakarrik ukitu ahal izango ditu, horretarako produktua atzean izango da, eta Udalak mahaien kokapena moldatuko du.

Erosleek:

  • Musuko edo maskara jarrita uneoro.
  • Familia bakoitzeko pertsona bakarra.
  • Segurtasun tarteak mantendu bai baserritar eta baita erosleekin, arretaz jarraitu antolaketan diharduten pertsonen jarraibideak, eta zoruan egongo diren distantzia marken gainean itxaron.
  • Produktuak ezingo dira ukit