Ordizian egon den COVID-19 fokoaren inguruan, Osasun Sailak bidalitako oharra

WhatsApp Image 2020 07 05 at 22.46.36Osasun Sailak lotura epidemiologiko posible bat identifikatu du azken egunotan PCR positiboa izan duten eta beren artean beste harremanik izan ez duten pertsonen artean. Lotura hori Ordiziako ostalaritza-eremu batean egon liteke, zehazki, Etxezarreta kalean.

Hori dela eta, zaintza eta kontrol sareak ondorengo pertsona hauekin harremanetan jarri nahi du, aurreneurri gisa, eikainaren 27tik (larunbata) aurrera:

  • Etxezarreta kalean dauden Sarri, Haka, Miami eta Kebab tabernetako langileekin.
  • Lokal horietako ohiko bezeroekin.
  • Sintomak dituzten pertsonekin.

Horiei guztiei Ordiziako Osasun Zentroarekin harremanetan jartzeko eskatzen zaie, 943 007 635 telefono-zenbakira deituta. Goizeko 8:00etan hitzordua emango zaie PCR bat egiteko. Ekainaren 27tik aurrera beste herri batean egon diren pertsonen kasuan, Osasun Kontseiluaren telefonora deitu behar dute: 900 20 30 50.

Positibo eman duten pertsonen kontaktu zuzenei Osasun Sailetik deitzen ari zaizkie zuzenean. Beraz, kontaktu zuzena izan ez dutenek bizitza normala egiten jarraitu dezakete.

Era berean, Osasun Sailak prebentzio-neurri ezagunak gogorarazi nahi dizkie herritar guztiei, eta, COVIDarekin bateragarriak diren sintomak izanez gero (sukarra, eztula edo arnasa hartzeko zailtasunak), beren etxeetan isolatu eta beren osasun-zentrora dei dezatela. Aldi berean, lasaitasun-mezu bat zabaldu nahi du, eta azpimarratu du horrelako neurriak prebentziozkoak baino ez direla, eta lehenbailehen detektatu nahi dute transmisio komunitario posible bat eta kutsatze berriak saihestu.