Bandoa: aurretiazko hitzorduarekin irekitzeko baldintzak. 0 fasea

 Ordizia. Kalea. Komertzioa

ALARMA EGOERA COVID-19 AURRETIAZKO HITZORDUEKIN IREKITZEKO BALDINTZAK DESESKALATZEAREN 0 FASEA

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da Osasun Ministerioaren maiatzaren 3ko SND/388/2020 Agindua, zenbait saltoki eta zerbitzu jendearentzat eta artxiboak irekitzeko baldintzak ezartzen dituena, bai eta kirol profesionala eta federatua praktikatzekoak ere.
Bando honen helburua txikizkako merkataritza-establezimendu eta lokalak eta antzeko zerbitzuak ematen dituztenak publikoari irekitzeko bete behar dituzten baldintzak helaraztea da.

Nork ireki dezake?

  • Azalera < 400m²
  • Aurretiazko hitzorduarekin, lokalaren barnean gehienez pertsona bakarra langile bakoitzeko, eta itxaron gunerik gabe.

  • 65 urtetik gorakoentzat lehentasunezko ordutegia jarri beharko da, eurak pasiatzera ateratzeko duten ordutegiarekin bat eginda (10:00-12:00-19:00-20:00)

Segurtasun neurriak

  • Ezingo dute lan egin COVID-19 diagnostikatua eta etxean isolamenduan dauden langileek, eta ezta berrogeialdian daudenak ere, diagnostikatutakoren batekin kontaktua izanagatik.
  • Langileek Norbere Babeserako Ekipoak (NBE) eta gel biruzida, edo ura eta xaboia izango dituzte eskura.
  • Lantokiak euren artean 2 metroko tartearekin egon beharko dira.
  • Aireztapen egokia bermatuko da.
  • Banakako arreta, pertsona berak ezin izango du pertsona bat baino gehiago aldi berean artatu.
  • Segurtasun distantzia:
    • Metro 1 babes-neurriekin edo hesiekin (mahukak, mostradorea, pantailak, maskarak eta eskularruak).
    • 2 metro babes neurririk gabe.
    • Distantzia berberak langileen artean, eremu publiko nahiz pribatuetan, eta baita bezero ezberdinen artean ere.
    • Pertsona bat baino gehiago lanean dagoelako aldi berean pertsona bat baino gehiago artatu badaiteke, 2 metroko distantzia bermatu, lurrean markak jarriz, edo balizak, kartelak eta seinaleak erabiliz.
    • Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzea ahalbidetzen ez duten zerbitzuen kasuan (ile-apaindegiak, estetikako edo fisioterapiako zentroak), langilearen eta bezeroen babesa bermatuko duen norbere babeserako ekipo egokia erabili beharko da, eta, betiere, bezero baten eta bestearen arteko distantzia bi metrokoa izango dela bermatu beharko da.
    • Lokalaren sarreran gel hidroalkoholikoaren banatzaileak eduki beharko da, beti erabilgarri.
    • Derrigorrezko paperontzia, ahal dela taparekin eta pedalarekin, zapiak eta erabili eta botatzeko beste edozein material uzteko.
    • Autozerbitzurik balego, langile arduradun baten esku egon beharko da, bezeroek erabil ez dezaten.
    • Ezingo zaizkie bezeroei probarako produkturik eskaini.
    • Probalekuak erabili beharko balira, pertsona bakarrak erabili ahal izango ditu, eta erabileraren ondoren garbitu eta desinfektatuko dira.
    • Bezero batek gerora erosten ez duen arropa probatzen badu, establezimenduaren titularrak neurriak ezarriko ditu jantzia higienizatu dadin beste bezero batzuei eman aurretik.

Joan-etorriak:

  • Joan-etorriak norbera bizi den udalerriaren barruan egin daitezke soilik, zerbitzua edo produktua udalerri horretan eskuragarri ez badago izan ezik.
  • Lokalean produktua jasotzera joateko sistemak baimenduta daude.

Garbiketa eta desinfekzioa:

  • Gutxienez 2 aldiz egunean, horietako bat beti itxieran, eta bestea egiteko eguerdian atsedenaldia egin liteke.

  • Lanpostuak lan-txanda aldaketa bakoitzeko.

  • Paperontziak sarritan, egunean behin gutxienez.

  • Langile bat baino gehiago badago, garbiketa-neurriak langileen eremu pribatuetara zabalduko dira, hala nola aldagelak, armairuak, komunak, sukaldeak eta atsedenlekuak.

Arreta berezia:

  • Ukipen-azalerak: ateetako heldulekuak, altzariak, eskudelak, makina banatzaileak, zoruak, telefonoak, esekitokiak, orgak eta saskiak, txorrotak, etab.
  • Mostradoreak, holtzak, teklatuak, ordaintzeko terminalak, ukipen-pantailak, lan-tresnak eta manipulatu daitezkeen beste elementu batzuk, batez ere langile batek baino gehiagok erabiltzen dituztenak.

Garbiketa produktuak:

  • Lixiba diluzioak (1:50), prestatu berriak, edo merkatuan dauden desinfektatzaile biruzidak Osasun Ministerioak baimendu eta erregistratuak. Desinfektatzaile komertzial bat erabiltzen bada, etiketaren oharrak errespetatuko dira.

  • Garbiketa bakoitzaren ondoren, erabilitako materialak eta norbera babesteko ekipoak modu seguruan baztertu, eta ondoren eskuak garbitu.

Lanerako arropa

  • Uniformeak eta laneko arropa egunero garbitu eta desinfektatu behar da.

  • Modu mekanikoan garbitu behar da, 60 eta 90 gradu zentigradu arteko garbiketa-zikloetan.

  • Uniformerik edo laneko arroparik erabiltzen ez bada, langileen arropak ere garbitu behar dira; beraz, batak, uniformeak eta abar erabiltzea gomendatzen da.

Komunak

  • Bezeroek ez dituzte merkataritza-establezimenduetako komuna erabiliko, behar-beharrezkoa denean izan ezik. Azken kasu horretan, komuneko aparatu sanitarioak, txorrotak eta ateko heldulekuak berehala garbituko dira.