Bandoa: Ostalaritzak irekitzeko baldintzak. 0 fasea

 

Ordizia. Kale Nagusia 

ALARMA EGOERA COVID-19 OSTALARITZAN JASOTZEKO IREKITZEKO BALDINTZAK DESESKALATZEAREN 0 FASEA

 
   

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da Osasun Ministerioaren maiatzaren 3ko SND/388/2020 Agindua, zenbait saltoki eta zerbitzu jendearentzat eta artxiboak irekitzeko baldintzak ezartzen dituena, bai eta kirol profesionala eta federatua praktikatzekoak ere. 
Bando honen helburua txikizkako merkataritza-establezimendu eta lokalak eta antzeko zerbitzuak ematen dituztenak publikoari irekitzeko bete behar dituzten baldintzak helaraztea da.

 

Nork ireki dezake?

 
  • Etxez etxeko banaketa eta establezimenduan eskaerak jasotzea bakarrik. Lokal barnean kontsumitzea debekatuta dago. Etxean entregatzearakoan lehentasunak ezarri litezke 65 urtetik gorakoentzat, mendekotasuna duten pertsonentzat edo COVID-19 bidezko infekzioaren aurrean zaurgarriagoak diren beste kolektibo batzuentzat.
  • Eskaerak online edo telefono bitartez egin litezke, aglomerazioak ekiditeko. Eskaerak jasotzeko eta ordaintzeko lekua prestatu beharko da, distantziak mantenduz (2 metro babesik gabe, metro 1 babesarekin). 
  • Establezimenduak eskaerak jasotzeko ordutegian bakarrik egon ahal izango dira jendearentzat irekita. 

Segurtasun neurriak

 

  • Ezingo dute lan egin COVID-19 diagnostikatua eta etxean isolamenduan dauden langileek, eta ezta berrogeialdian daudenak ere, diagnostikatutakoren batekin kontaktua izanagatik.
  • Langileek Norbere Babeserako Ekipoak (NBE) eta gel biruzida, edo ura eta xaboia izango dituzte eskura.
  • Bezeroen eskura jarri beharko da.
  • Establezimenduaren sarreran: gel hidroalkoholiko biruzidak, Osasun Ministerioak baimendutakoak eta erregistratutakoak, betiere erabilgarri.
  • Establezimenduaren irteeran: paperontzia, eskuz ez eragiteko taparekin, eta zabor-poltsarekin.
  • Eskaera jasotzeko behar-beharrezkoa den denbora egon liteke soilik establezimenduan.
  • Banakako arreta, lagile berak ezin izango du pertsona bat baino gehiago aldi berean artatu, eta banaka bakarrik sartu ahal izango da establezimendura, desgaitasuna duen pertsona batek (adingabea edo adinekoa) lagundutako heldu bat denean izan ezik. 
  • Pertsona bat baino gehiago lanean dagoelako aldi berean pertsona bat baino gehiago artatu badaiteke, 2 metroko distantzia bermatu beharko da, lurrean markak jarriz, edo balizak, kartelak eta seinaleak erabiliz.
  • Banaka artatu daitezkeen pertsonak bakarrik sartu ahal izango dira establezimenduan, barnean dauden langileen kopuruaren arabera.

TXIKIZKAKO MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDU ETA LOKALAK, ETA ANTZEKO ZERBITZUAK EMATEN DITUZTENAK PUBLIKOARI IREKITZEKO BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZA OROKORRAK

 

Neurri hauek ez dira oraingoz bertan jasotzeko aukera ematen duten ostalaritza jarduerentzat ezarri baina lagungarriak izan daitezkeelako helarazten dira, batez ere jarraian datozen faseetarako prestatzen joateko.

 

Segurtasun distantzia:

  • Metro 1 babes-neurriekin edo hesiekin (mahukak, mostradorea, pantailak, maskarak eta eskularruak).
  • 2 metro babes neurririk gabe.
  • Distantzia berberak langileen artean, eremu publiko nahiz pribatuetan, eta baita bezero ezberdinen artean ere.
  • Autozerbitzurik balego, langile arduradun baten esku egon beharko da, bezeroek erabil ez dezaten.
 
   

Garbiketa eta desinfekzioa:

  • Gutxienez 2 aldiz egunean, horietako bat beti itxieran, eta bestea egiteko eguerdian atsedenaldia egin liteke.
  • Lanpostuak lan-txanda aldaketa bakoitzeko.
  • Paperontziak sarritan, egunean behin gutxienez.
  • Langile bat baino gehiago badago, garbiketa-neurriak langileen eremu pribatuetara zabalduko dira, hala nola aldagelak, armairuak, komunak, sukaldeak eta atsedenlekuak.

Arreta berezia:

  • Ukipen-azalerak: ateetako heldulekuak, altzariak, eskudelak, makina banatzaileak, zoruak, telefonoak, esekitokiak, orgak eta saskiak, txorrotak, etab.
  • Mostradoreak, holtzak, teklatuak, ordaintzeko terminalak, ukipen-pantailak, lan-tresnak eta manipulatu daitezkeen beste elementu batzuk, batez ere langile batek baino gehiagok erabiltzen dituztenak.
 
   

Garbiketa produktuak

 
  • Lixiba diluzioak (1:50), prestatu berriak, edo merkatuan dauden desinfektatzaile biruzidak Osasun Ministerioak baimendu eta erregistratuak. Desinfektatzaile komertzial bat erabiltzen bada, etiketaren oharrak errespetatuko dira.
  •  Garbiketa bakoitzaren ondoren, erabilitako materialak eta norbera babesteko ekipoak modu seguruan baztertu, eta ondoren eskuak garbitu.
 

Lanerako arropa

 
  • Uniformeak eta laneko arropa egunero garbitu eta desinfektatu behar da.
  • Modu mekanikoan garbitu behar da, 60 eta 90 gradu zentigradu arteko garbiketa-zikloetan.
  • Uniformerik edo laneko arroparik erabiltzen ez bada, langileen arropak ere garbitu behar dira; beraz, batak, uniformeak eta abar erabiltzea gomendatzen da.
 

Komunak

 

  • Bezeroek ez dituzte merkataritza-establezimenduetako komuna erabiliko, behar-beharrezkoa denean izan ezik. Azken kasu horretan, komuneko aparatu sanitarioak, txorrotak eta ateko heldulekuak berehala garbituko dira.

 

 

ALKATEAK / EL ALCALDE