Laguntza zerbitzua, 70 urtetik gorako pertsonentzat

LAGUNTZA ZERBITZUA

70 URTETIK GORAKO EDO ARRISKU TALDEETAN DAUDEN PERTSONENTZAT COVID19 BIRUSAK ERAGINDAKO ALARMA EGOERAREN AURREAN.

Abian da Ordiziako Udalak antolatu eta koordinatzen duen boluntarioen sarea 70 urtetik gorako edo arrisku taldeetan dauden pertsonei laguntzeko. Lehen eskaintza Ongizatetik egindako azterketetan oinarritu da, lehentasunak ezartzeko. Alabaina, zerbitzua irekia da 70 urtetik gora, edo arrisku taldeetan eta bakarrik bizi diren edo laguntza behar duten pertsona guztientzat.

Helburua, arrisku taldeetako pertsonak etxetik irtetea eragoztea da, eta erosketak, farmaziako botikak, edo hondakinak ateratzeko laguntzea da, horretarako sortu den protokolo zorrotza jarraituz. Harreman zuzenik ez da emango, kontaktuak telefonoz egingo dira, erosketak ate aurrean utziko dira, eta larrialdi egoera amaitu bitartean Ordiziako Udalak burutuko ditu ordainketak.

Arrisku talde batean bazaude eta laguntza behar bazenu, telefono honetara deitu goizez: 943 80 56 10

bandoa laguntza zerbitzua page 0001