UNIBERTSITATE IRAKASKUNTZEN ANTOLAMENDUAREN ERREFORMA DELA ETA, ERAKUNDE ADIERAZPENA

2015-02 26 stopOrdiziako Udaleko Bildu, EAJ/PNV eta PSE-EE (PSOE)ko ordezkariek adostu dute adierazpena

Espainiako Gobernua unibertsitate egitura aldatzeko ematen diren pausuen aurrean, Ordiziako Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek (Bildu, EAJ eta PSE-EE) adierazpen instituzional bat adostu dute. Espainiako Gobernuari onartu berri duen Errege Dekretua baztertzea eskatzen diote, eta babesa adierazi diote ikasle erakundeek atzoko eta gaurko deitu duten grebari. Adierazpenak honela dio hitzez hitz:

Ordiziako Udaleko Bildu, EAJ/PNV eta PSE-EE(PSOE)ko ordezkariok honako hau azaltzen dugu:

1. Pasa den urtarrilaren 30ean, ostirala, Ministroen Kontseiluak otsailaren 2ko 43/2015 Errege Dekretua onartu zuen, eta dekretu horrek urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua aldatu zuen, unibertsitate irakaskuntza ofizialen antolamendua ezartzen zuena, eta orain unibertsitateek hiru urteko graduak eta bi urteko masterrak eskaintzeko aukera dute.
2. Unibertsitate irakaskuntzaren egitura aldatu egingo da eta horren ondorioz goi-mailako ikasketak garestitu egingo dira, eta kasu askotan ikasleak aipatutako ikasketak egitera behartuko ditu aukeratutako bere lanbidean aritu ahal izateko. Horrek guztiak unibertsitate irakaskuntzara sartzeko ekitateari kalte egiten dio.
3. Unibertsitate sistema desberdinen arteko bizikidetza honek etorkizuneko ikasleen orientabidea oztopatuko du eta gatazka ekarriko du. Horri sistema ezartzeko presa gehitzen bazaio, ezin izango dira baliokidetzak behar bezala erregulatu eta tituluak garatzea ezinezkoa izango da formakuntza kalitateari kalte egin gabe.
4. Beste behin ere, hezkuntza komunitatearekin hitz egin gabe erreforma bat proposatu du Hezkuntza Ministeritzak. Izan ere, gure herrialdeko hezkuntza sisteman edozein aldaketa egiteko ezinbestekoa da elkarrizketa, eta elkarrizketarik ez izateak sindikatu, ikasle eta errektoreen gaitzespena ekarri du.
5. Erreforma hau inongo kosturik gabe egin nahi dute, horri gehitu behar dizkiogu Gobernu Zentralak egin dituen murrizketak; horrez gain, LOMCE ezartzeko zailtasun ekonomiko eta logistikoak daude, baliabide nahikorik gabe garatzen ari dena.
6. Gure ustez beharrezkoa da pronuntziamendu argia erakustea eta Espainiako Gobernuari unibertsitate erreforma bazterrean uztea exijitzea; izan ere erreforma horrek unibertsitate-sistema garestituko du eta bere kalitate-maila ahulduko du.

HORI DELA ETA, ADIERAZTEN DUGU:

1. Hilabete honetako 25ean eta 26an ikasle-erakundeek sustatu duten grebari gure babesa ematea.
2. Gure konpromisoa azaltzea, Espainiako Gobernuari ondorengo hau eskatzeko:
• Lehenbailehen baztertzea otsailaren 2ko 43/2015 Errege Dekretua, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua aldatzen duena (unibertsitate irakaskuntza ofizialen antolamendua ezartzen duena), eta urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretua aldatzen duena (doktoretza ikasketa ofizialak arautzen dituena).
• Unibertsitate Kontseiluari txostena eskatzea indarrean dagoen unibertsitate irakaskuntza ofizialen antolamenduari buruzkoa.
• Batzorde bat sustatzea Unibertsitate Politikaren Konferentzia Orokorrean eta Estatuko Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluan, eta batzorde horrek txosten bat egin dezala unibertsitateen finantziazio publiko eta pribatuan Hezkuntza Ministeritzak sustatutako erreformaren ondorioei buruz aukera berdintasunean eta tituludunen enplegu-sarbidean oinarrituta.