LEHEN SOROSPEN IKASTAROA ORDIZIAN

2015-02-25 DYAMartxoaren 2tik 24ra izango da Zuhaizti zentro sozialean, Gipuzkoako DYAk antolatuta

Gipuzkoako DYAk antolatuta, martxoaren 2tik 24ra bitartean lehen sorospen ikastaroa egingo da aurten ere Ordizian. Zuhazti zentro sozialean izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara. Funtsezko eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean erakutsiko dira, gai-zerrenda baten arabera, eta hezkuntza praktikoekin txandakatuko dira. Interesatuta dagoen edonork har dezake parte. Matrikulak 110 euroko kostua du.

Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak irakatsiko dira. Egunerokoan aurkitu daitezkeen arrisku egoera nagusiei ekiten ikasiteko aukera izango da (bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak,...), eta egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko da.

Ikastaroaren datuak:
Maila: Interesatuta dagoen edozeini irekia. Aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa.
Irakasleak: DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako Mediku, erizain eta monitoreak.
Data: 2015eko martxoaren 2tik 24ra.
Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara.
Lekua: Ordizia. Zuhaizti Zentro Soziala.
Matrikula: 110 euroko ikastaroa.
Materiala: DYAk antolatuko ditu ikastaroko materiala eta ikus-entzunezko baliabideak.
Talde murriztua. Leku libre mugatuak.

Izena emateko
Gipuzkoako DYA: 943 46 46 22
Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Webgunea: www.dyagipuzkoa.com