OSASUN ZIKLOAREN AZKEN SOLASALDIA

Apalategi doktorea 'Osasunarekin bueltaka' gaiari buruz ariko da

Aurten 'Ordizia 750' urteurrena dela-eta Osasun gaiak landu dituen hitzaldi zikloa asteazken honetan amaituko da. Hamargarren hitzordua da eta Imanol Apalategi doktorea arituko da Barrena kultur etxean 18:30ean hasita 'Osasunari buruz gora eta behera' gaia hartuta.

Munduko Osasunaren Erakundearen arabera, 'Osasuna bizitza luzea eta ona izateko behar nagusietakoa da'. Asteazkeneko solasaldian Apalategik hainbat galdera erantzuten saiatuko da. Adibidez, 'osasuna eta gaixotasuna nola ulertzen ditugu?  Izan ere, historian zehar bi kontzeptu horiek aldatu egiten dira. Hala, gaur egungo egoera, orokorra eta bakarkakoa, generoarekiko harremana, osasun arreta zerbitzuak, sexuaren eta aberastasunaren araberako desberdintasunak eta bestelako aldagaiak aztertuko ditu.

Apalategi Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna da, ospitaletako gerentzian eta Medikuntza-antropologia diplomatua. Karreradun funtzionarioa eta ikuskaria da. Osakidetzako zuzendaritza orokorreko ikuskaritza zerbitzuko zuzendaria izan zen, baita Mendaroko ospitaleko gerentea eta eskualdeko lehen arretako zuzendaria ere.

Gipuzkoako Medicus Mundi erakundeko presidentea izan zen 1999dik 2003ra eta 2009an Etiopia Utopia erakundea sortu zuen eta bera da presidentea. Etiopiaren garapenerako lan egiten du Erakunde honek, batik bat hiru arloetan: osasuna, ura eta herritarren ahalduntzea formazioaren bidez. Jangela Solidarioa proiektua eta 'Donostiatik Etiopiara' liburua bultzatu ditu.