"VILLAFRANCAKO UDALETXEAREN HISTORIA" HITZALDIA LARUNBATEAN UDALETXEAN

Ordizia 750 / Ordiziako Historia ezagutzen zikloaren barruan, hitzaldia Udaletxean, larunbatean, eguerdiko 12:00etan.

Ordiziarren jatorria bezain antzinakoa eta ezezaguna da Ordiziako kontseiluaren historia. Nahiz eta gaur egun behintzat XIII. mendetik “en aquel lugar que dicen Ordiçia” delakoan zegoen antolaketaren berririk ez izan, ondorengo mendeetako dokumentazioak gai honen inguruko datu batzuk argitzen dizkigu, orain arte topatu den Ordiziako udalaren inguruko erreferentzia zaharrena 1399. urtekoa izanik. Azken honek, bereziki, Santa Maria parrokian izandako kontseilu bilera baten berri ematen digu.

XV. mendeko bigarren erdira eta XVI. mendeko lehendabiziko urteak arte, Gipuzkoako udalek, etxe partikularretan edota leku publikoetan biltzeko ohitura zuten. Udaletxeen eraikinen agertzearekin lotuta, ohitura hau, garai honetan aldatu zen. Ordiziako udal eraikinaren inguruko lehendabiziko erreferentzia 1515. urtekoa da. Eraikin hau XVII. mende hasieraraino mantendu zen eta XVIII. mende arte iraungo zuen beste eraikin zaharberritu batek hartu zion lekukoa.

Ordea, 1794ko urtarrilaren 4 eta 5 bitarteko gauean eraikinak jasan zuen suteak, honen bizia itzalita eta erraustuta utzi zuen. Honela, sute honen ondorioz eta hainbat gorabehera medio, hiribildua ia 40 urtez udaletxerik gabe geratu zen.

¿Gure udaletxearen eraikinaren inguruko berri gehiago jakin nahi? ¿Zein izan zen 1794. urteko sutearen arrazoia? ¿Zergatik egon zen gure hiribildua 40 urtez udaletxe gabe? Erantzun guztiak azaroaren 10ean, Udaletxean bertan, ospatuko den gure hitzaldi-bisitan aurkituko dituzue.