HAURTZAROA ETA INGURUMENA GOIERRIN, BARRENAN MINTZAGAI

Ibarluzea doktoreak INMA proiektuaren emaitza garrantzitsuenak azalduko ditu ostegunean

Ordiziako hiribilduaren 750. Urtemugaren baitan burutzen ari den osasun zikloa bueltan da. Hurrengo hitzordua ostegun honetan da, irailaren 13an, 18:30ean Barrena kultur etxean. Goierrin egin den INMA (haurtzaroa eta ingurumena) proiektu-ikerketaren inguruan ariko da Jesus Ibarluzea doktorea. Ordiziako 43 haurrek hartu dute parte, eta Goierrin 446 guztira.

Proiektuaren helburua haurdunaldi-jaiotzatik nerabezarora garapen fisikoan eta neuropsikologikoan  ingurumenaren eraginpeko ondorioak aztertzea da. Lan hau egiteko informazioa jaso zen aldagarri desberdinen inguruan, neurri antropometrikoak, maila soziala, ohiturak, bizitokia, gaixotasun historiala, okupazioa, proba fisikoak, funtzio neuropsikologikoen garapena, edo osasun mentala, esate baterako. Era berean,  inguruaren kontaminazioa neurtu zen eta kutsatzaile desberdinak eta parametro biologikoak zenbatzeko lagin biologikoak jaso ziren.

Hala, Goierri eta Urolako herrietako kutsadura atmosferikoa, zarata, eremu elektromagnetikoa eta kontsumoko uraren eta parte hartu zuren guraso eta haurrei buruzko informazio garrantzitsua jaso zen.  Ibilbide honetan ikerketaren inguruko udaletxeen, Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren eta Ingurumen kontseilaritza-ordearen laguntza izan da eta kutsaduraren eta honen efektuen bat-bateko txostenak egin dira.

Ibarluzeak ikerketaren emaitza garrantzitsuak azalduko ditu. Umetoki barnekoaren garapena, haurtzaroaren garapena, arnasketa arazoak, gizentasuna, garapen neuropsikologikoa, haurtzaroko osasun mentalaren arazoak eta aspektu hauengan ingurumenak izan dezaken eraginaz mintzatuko da. Eremu elektromagnetikoek, adibidez, kezka sortzen dute herritarren artean eta gai honi buruzko datuak ere emango ditu.

Jesus Ibarluzea Maurolagoitia

Ibarluzea Mungian (Bizkaia) jaio zen eta XX. mendeko 80. hamarkadaren amaieratik Donostian bizi da. Biologoa eta Psikologoa da (UPV-EHU) eta beka bat jaso zuen Puerto Ricoko Osasun departamentuan Osasun Publikoa ikasteko (Ingurumen Osasun Zientzietan masterra, Osasun Publikoaren Eskolan, 1986-88). Ingurumen Ingeniaritzan masterra ere badu eta Osasun Publikoko doktorea da (UPV-EHU).

Biodonostiako kide da.  Ingurumeneko epidemiologia taldea eta Haurtzaroa eta Ingurumena (INMA) proiektua zuzentzen ditu. UPV-EHUko ikertzaile-laguntzailea da eta Carlos III Osasun Institutuko CIBER ikerketa zentroko Osasun Publikoko 28 taldearen zuzendaria da.

Ibarluzeak 80 idatzi baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkari garrantzitsuetan eta 150 kongresuetan parte hartu du.