EUSKAL JAIAK 750. URTEURRENAREKIN INDARTUTA DATOZ

Asteazken honetan Donostiako Musika Hamabos taldiak goiz ederra eskaini zuen Ordizian, hiribilduaren sorreraren programarekin bat eginda. Euskal Jaien eman zaie hasiera honekin, eta askoz gehiago dator datozen egunetan. Ostiralean bertan Kaotiko rock taldeak kontzertua emando du.

Hemen programa: 

Abuztuak 31, ostirala

22:00: Plaza Nagusian KAOTIKO taldearen kontzertua Ordizia 750 urteurrena.

Irailak 1, larunbata

Plaza Nagusia. “EMANEURRE EUSKARARI!” EGUNA.  Antolatzailea: Emaneurre taldea.

11.00-13.30: Koadrilen arteko herri kirol txapelketa.

14.30: Herri bazkaria (frontoi txikian) + Elektrotxaranga.

23:00: Plaza Nagusian dantzaldia GOZATEGI taldearekin.

Irailak 2, igandea

JUBILATUEN EGUNA

13:15: Beti-Alai pilotalekuan dantzariak eta Laguntasuna errondailaren emanaldia.

14:15: jubilatu eta pentsiodunen bazkaria Beti-Alai pilotalekuan, Goierriko Bertso Eskolako bertsolariekin.

Segidan, dantzaldia orkestra batek alaituta.

Irailak 4, asteartea

17:00:  Plaza Nagusian, XXVIII. Gastronomia topaketa-III Belaunaldien arteko Sukaldaritza txapelketa  eta “Goierriko Odolki Onenaren XXIV. Dastaketa-lehiaketa”. Antolatzailea: Larrunarri.

18:30: Plaza Nagusian Ordiziako Azen Erraldoien konpartsaren irteera, trikitilariek eta txarangak lagundurik.

19:00: Arboledan, Arabako Errioxako ardo postuen irekiera.

Irailak 5, asteazkena

9:00: Diana,  Ordiziako txistularien eta trikitilarien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako trikitilarien eskutik.

9:15: D’Elikatuz zentrotik abiatuta eta trikitilari eta dultzaineroek lagunduta, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen eta artzainen desfilea, gazta lehiaketan parte hartuko duten gaztak Beti-Alai pilotalekura eramateko.

10:00: Gazta, ganadu, fruta eta barazkien, lumagorrien eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketak. (ikus esku programak).

11:00etatik 14:00etara: Euskal Photocall Foru pasealekuan. Antolatzailea: Amets Bide.

12:00:  Jose Migel Barandiaran plazan, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketen sari banaketa.

12:30:  Garagartza plazan, ganadu eta lumagorri lehiaketen sari banaketa. Segidan, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioak.

13:30: Beti-Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari-banaketa.

17:30:  Beti-Alai pilotalekuan, profesionalen arteko esku-pilota partidak:

1.Partida:  Arteaga – Ezkiroz / Laso - Erasun

2.Partida: Urrutikoetxea edo Olaizola II – Imaz  / Irribarria – Albisu

18:00 h.: Delikatuzetik abiatuta BISITA GIDATU ANTZEZTUA Ordizia 750 programa.

19:30: Jose Migel Barandiaran plazan, Herri Kirolaren Jaialdia: aizkolariak, harrijasotzaileak trontzak..

Irailak 6,  osteguna

18:30: DELIKATUZ zentroan Pisuak eta neurriak erakusketaren bisita gidatua Ordizia 750 programa.

Irailak 7, ostirala

22:00: Herri Antzokian, ”Kafkaren aulkia” Ordizia 750. Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Jon Maia. Idazlea: Patxi Zubizarreta. Musikaria: Pello Ramirez.

Irailak 8, larunbata
 

19:00tatik 21:00ra: Arboledan SAGARDO EGUNA.

Egun osoan haurrentzako parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan: goizean 11:00-13:30 eta arratsaldean 16:30-20:00.

18:30: Plaza Nagusian, Euskadiko XII. Soinu Zahar Txapelketa eta Euskadiko XXXVIII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa ORDIZIA 750 programa. Antolatzailea: Udala, Amets Bide Kultura Elkartea eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra.

Euskal kalejira herriko kaskoan Amets Bide eta Burrunbazale  taldeen eskutik.

Irailak 9, igandea
 

12:00: Barrena Kultur Etxean, LAZKAO-TXIKI XXVII. Bertsopaper Lehiaketaren sari-banaketa.

Oharra: Hilaren 5ean, asteazkenean, ordiziarrei baserritar jantziarekin kalera ateratzeko deia egiten diegu.

 

LAGUNTZAILEAK

Argi Berri Elkartea

Larrun Arri Elkartea

Jai Alai Elkartea

Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradia

Goierriko Bertsolari Eskola

D’Elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroa

Emaneurre

Ordiziako Txistulariak

Amets Bide Kultura Elkartea

Azen Ordiziako Erraldoien Elkartea

Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra

Urrup Antzerki Taldea