HIRU URTEURRENEN OSPAKIZUNA, EGUN BAKARREAN

2014-10-24 jaialdiaAmets Bide taldearen 50. urteurrena, Hitzaroren 20.a eta Goierriko Hitza egunkariaren 10. urteurrena ospatzeko jaialdia egingo da bihar Ordizian, hilak 25

Amets Bide dantza taldeak, Hitzaro euskara elkarteak eta Goierriko Hitza egunkariak jaialdi bateratu batekin ospatuko dituzte haien urteurrenak. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta gauean afaria egingo dute Ordiziako pilotalekuan. Afariako txartelak Mujika liburudendan, Pottoka tabernan, Segurako Elorripen, Ataungo Troskaetan, Lazkaoko Gerrikon eta Hitzaren bulegoetan daude salgai (Helduak 15 euro, haurrak 8 euro). Jarraian duzue egitaraua.

EGITARAUA

-12:00: Amets Bideko haurren dantza emanaldia plazan. Pintxo salmenta.
-17:30: 'Bat, bi, hiru... festa! Goazen dantzara! Haurrentzako antzerkia plazan, Hitzaroren eskutik.
-19:00: Amets Bideko dantzari helduen emanaldia plazan. Telleriarteko talogileak eta sagardoa.
-Ondoren, trikipoteoa herriko trikitilariekin.
-21:00: Kantu afaria Aitor Furundarenarekin pilotalekuan. Sorpresa eta zozketak.