‘HONDAKINAK: MALLORKAKO ERRAUTSAK ALA GIPUZKOAKO EREDU BERRIA?’ HITZALDIA BIHAR

2014-10-08 hondakinakBarrenan izango da hitzaldia, 19:00etan, Alkartasuna Fundazioak antolatuta

Bihar, hilak 9, 'Hondakinak: Mallorkako errautsak ala Gipuzkoako eredu berria?' hitzaldia egingo da Barrena kultur etxean, 19:00etan hasita, Alkartasuna Fundazioak antolatuta. Magdalena Palou (Mallorcako Consellean, MesperMallorca koalizioko bozeramailea) eta Ainhoa Intxaurrandieta (Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko Lehendakaria) izango dira hizlariak, eta moderatzaile lanetan Iban Asenjo ariko da, Ordiziako zinegotzi eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea.

Antolatzaileek, honela laburbiltzen duten hitzaldiaren mamia: "Errauskailuaren aldeko lobbyak gaitasun handia izan du komunikabide eta alderdi politiko batzuengana iristeko eta bere iritziak gizarteratzeko. Hitzaldi honek ezkutuan geratzen diren beste ikuspegi batzuk zabaldu nahi ditu, Mallorkako errauskailuaren esperientzia gurera ekarriz eta Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko gaurko eredu alternatiboa aurrez aurre jarriz".