ELIKADURA MAKROBIOTIKOAZ HITZALDIA EGINGO DU GARBIÑE ETXANIZEK

2014-09-24 etxanizHitzaldia D'elikatuzen izango da bihar, 19:00etan hasita

Garbiñe Etxanizek 'Janaria zure sendagaia izan dadila, eta sendagaia zure elikagai' izeneko hitzaldia egingo du bihar osteguna, hilak 25, D'elikatuz zentroan, 19:00etan. Goierriko bizitza eta nekazaritza ekologikoaren VII. hamabostaldiaren barruan antolatu den hiru hitzaldietako bat da. Etxaniz elikadura makrobiotikoan aholkularia da, eta hitzaldiak ez ezik, sukaldaritza makrobiotikoari buruzko ikastaroak ere eskaintzen ditu. Larunbatean, hilak 27, 'Baratzeko lanak ilargiarekin' izeneko tailerra egingo da D'elikatuzen, 09:00etatik 14:00etara.