Lazkaomendiko Iztueta Azpikoa baserrikoek Ordiziako tren geltokian jarria zuten esne makina lekuz mugitu dute. Joan den larunbataz geroztik Gaztetxe zaharraren parean dago makina, Filipinak kalean. Iztuetakoek Ordizian jarritako esne makina izan zen Gipuzkoako lehena, orain bost urte hain juxtu.