GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIEN OSOKO BILKURA IRUDITAN

2014-07-02 batzarnagusiakGipuzkoako Batzar Nagusiek urtero uztailaren 2an egin ohi den osoko bilkura solemne eta ibiltaria egin dute Ordiziako udaletxean

Orain 23 urte, 1991ko uztailaren 2an, egin bezalaxe, Gipuzkoako Batzar Nagusiek urteroko osoko bilkura solemne eta ibiltaria egin dute gaur Ordiziako udaletxeko batzar aretoan. Batzarkideen arteko agurren ondoren, Igor Eguren alkateak Lohitzune Txarola Batzar Nagusietako Lehendakariari makila eman dionean hasi da ekitaldia. Segidan, plazako eskaileretan taldeko argazkia atera dute, eta dantzarien agurraren ondoren, batzar aretora igo dira osoko bilkura egitera. EKITALDIAREN ARGAZKIAK.