GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIEN OHIKO OSOKO BILKURA IBILTARIA ASTEAZKENEAN ORDIZIAN

2014-06-30 batzarnagusiak1991n egin zen azkenekoz batzar nagusien bilkura Ordizian, orain 23 urte

Datorren asteazkenean, uztailak 2, Gipuzkoako Batzar Nagusien ohiko osoko bilkura ibiltaria Ordiziako udaletxean egingo da. Arrasaten egin zen 1979an Gipuzkoako Batzar Nagusiak berrezarri ondorengo lehen osoko bilkura ibiltaria, nahiz eta lehen aldiz Getarian batzartu ziren 1693an, eta orduan hitzartu zuten 23 hiribilduen zerrenda. Ordizian 1991n egin zen azkenekoz batzarra, eta ordukoan Eli Galdos Gipuzkoako Diputatu Nagusi izendatu zuten. Ekitaldia 11:30ean hasiko da udaletxeko arkupeetan.

Urtero, uztailaren bian, Batzar Nagusien Osoko Bilkura nahitaez biltzen da, handikiro, eta historian izan duen tradizioaren arabera tokia urtero aldatzen da. Egun horretan, Batzar Nagusiak dagokion udalerrian biltzen dira, XIX. mendean finkatutako hurrenkera honi jarraituz: Segura, Azpeitia, Zarautz, Irun, Ordizia, Zumarraga, Azkoitia, Oñati, Zumaia, Hondarribia, Bergara, Mutriku, Tolosa, Oiartzun, Arrasate, Donostia, Hernani, Elgoibar, Deba, Errenteria, Getaria, Eibar eta Zestoa.

Hauek dira batzar nagusiek gai-zerrendan dituzten bi puntuak:

1. Araudirako, Erakundeetarako eta Gobernurako Batzordeak emandako irizpenaren bozketa: Gipuzkoako Batzar Nagusien Osoko Bilkurak 2006ko uztailaren 2an onartutako Gipuzkoako Batzar Nagusien Araudia aldatzeko proposamenaren inguruan.

2. 2015eko uztailaren 2ko datorren Osoko Batzar Ibiltaria egingo den lekua finkatzea (Zumarraga)

Ekitaldiaren kronograma

11.30: Harrera udaletxe aurreko arkupeetan

- Ordiziako alkateak eta udalbatzak harrera egingo diete Batzar Nagusietako Lehendakari andereari, Mahaikideei eta Diputatu Nagusiari.

- Ordiziako alkate Eguren jaunak herriko Makila emango dio Txarola andereari, egun horretan udaletxea gipuzkoar guztion Batzarra izango den ikur.

11.45: Dantzariek Ohorezko agurra eta ikurrin dantza dantzatuko dute.

11.50: Argazki ofizialak Merkatuko eskaileratan

12.00: Agintariak Udaletxera sartzeari ekingo diote Mazadunek gidaturik. Atarian Klarinek Gipuzkoakok ereserkia joko dute bitartean

12.05: Denak Osoko bilkuran eserita egonik, udaleko ohorezko liburua sinatuko dute Batzar Nagusietako lehendakariak eta Diputatu Nagusiak.

12.10: Osoko Bilkurari hasiera emango zaio.

13.00 (ggb): Osoko Bilkura bukatzen da eta klarinek "Agur Jaunak" joko dute

13.15 (ggb); Luntxa: Turismo Bulegoko eraikinean (Santa Maria kalean)