ARALARKO LARREAK IREKITZEKO FESTA OSTEGUNEAN

2014-04-28 aralar Ohi bezala, Larraitzen egingo da ospakizuna, 10:00etan hasita

Datorren ostegunean, maiatzak 1, Aralarko larreak irekitzeko festa egingo da Larraitzen. 10:00etan zabalduko dira salmahai eta postuak, eta egun osoan zehar, artisautza eta bertako produktuen salmenta, ganadu erakusketa eta erromeria giroa nagusituko dira. 12:00etan irekiko dute Aralarko larreak zabalik daudela irudikatzen duen langa, eta ostegunetik aurrera, eta datozen sei hilabeteetan, 18.000 latxa ardi buru, 850 behi eta 800 bat behor larratuko dira bertan. Larreak zabalduta, 140 bat ganaduzalek –horietatik 40 artzainak– baliatuko dituzte mendiko larraguneak abereak aske ibil daitezen. Enirio-Aralar Mankomunitateak antolatzen du festa hau, eta Ordiziako Udalari dagokio beti mankomunitateari presidentzia.

ARALARKO LARREAK IREKITZEKO FESTA. MAIATZAK 1. LARRAITZ

GOIZEKO 10etatik aurrera: Postuen irekiera eta trikitilariak. Festa gunean zehar.

11.30: Gipuzkoako Mendiko Behor eta Zaldien V. Lehiaketa

12:00: Aralarko larreak irekitzeko suziria.

'Aralar, egungo Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen mendikatea'. Emankizuna Nabarralde taldearen eskutik.

12:30: Zaldi eta idien arteko dema. Imanol Paollaren zaldia eta Roman Elosegiren Idiak elkarren kontra. Zaldiak 1100 kg-ko harria, Idiek 1.500 kg-koa.

Bertsolariak: Mikel Mendizabal eta Bixente Gorostidi.

ABERE ERAKUSKETA: Behi, Behor, ahari, ardi... Esku Langintza saioak, artile, saski, harri lantzen, ohiko tresnen erakusketa eta abar...

BERTAKO PRODUKTUEN SALMENTA: Ardi eta ahuntz gazta, Taloa, Sagardoa, Orein produktuak, Baserriko ogia... eta Aralarko Mapa, Liburu eta liburuxka.

17:00 ERROMERIA: Jesus Mujika eta Josu Puldain bikotearekin.