OSTIRALEAN, ‘GURE ESKU DAGO’ JAIALDIA

2014-04-03 gureeskudago Haur jolasak, bertsolariak, dantzariak, musika eta pintxoak izango dira Plaza Nagusian

Ordiziako Gure Esku Dago ekimenak jaialdia antolatu du ostiralerako, apirilak 4. 18:30ean hasita, Haur jolasak, bertsolariak, dantzariak, musika eta pintxoak izango dira Plaza Nagusian. Ekitaldiaz gain, ekainaren 8an Durangotik Iruñera egingo den giza-katean parte hartzeko izena emateko aukera izango da, eta materiala ere egongo da salgai. Ordiziako Gure Esku dago taldeak martxoaren erdialdean aurkeztu zuen burua Barrenan, eta sentsibilitate ezberdinetako herritarrek osatua dago. Martxoaren 22an, berriz, argazki jendetsua atera zen Barrenako parkean ekimenari babesa adierazteko.