Ordizian orain egun gutxi inauguratu genuen Jabekuntza Eskola, eta dagoeneko martxan da. Martxoan zehar hainbat ekintza antolatu dira: guztiak doakoak izango dira, eta izen ematea beharrezkoa izango da. Horretarako hiru bide daude:
Martxoaren 12an, ostirala, 18:00etan D´elikatuz zentroan Katixa Agirre idazlearekin batera solasaldia egingo da, Amek ez dute liburuaren inguruan. Liburuaz ez ezik, amatasunaren inguruan eta amatasuna bizitzeko era ezberdinen inguruan egingo da solasaldia. Beraz, ez dago zertan liburua aurrez irakurrita eraman beharrik, emakumeek haien esperientziak elkarbanatzeko tartea izango da gehien bat.