Image
Image

Abenduaren 4an piztuko dira Gabonetako argiak

Abenduaren 4an piztuko dira Gabonetako argiak

Gabonen atarian, abenduaren 4an izango da Ordiziako Gabonetako argien pizte ekitaldia. 147 argi puntu jarriko dira guztira; eraikinetan, zuhaitz, farola, eta zubietan banatuta. Urtarrilaren 6a arte egongo dira piztuta.

“Gabonetako argiteriarekin herriak beste goxotasun bat hartzen du garai berezi hauetan, eta merkatariek ere eskatzen diguten ekimen bat izaten da, herritarrak bertako komertzioetan erosteko bultzada emanez. Hala, opariak erosterako orduan herriko establezimenduetan egiteko deia egiten diegu herritarrei, azken finean gure herria berezi egiten dutenak beraiek izaten dira, eta herri biziak izateko hautu kontzienteak egin behar ditugu”, nabarmendu du Maitane Alvarez alkateordeak.

Maykolux SL enpresak jarri ditu argi puntuak, eta inbertsioa 45.496 eurokoa izan da (BEZa barne).

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza