Image
Image

Merkataritzan, ostalaritzan eta enpresetan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzen deialdia zabalik dago

Ordiziako Udalak 2026ko dirulaguntzen deialdia egin du, herriko merkatariek, ostalariek eta enpresek errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeko edo egokitzeko laguntza ekonomikoak jaso ditzaten. Abenduaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

Dirulaguntzek gastuaren % 50 estaliko dute, ezarritako gehieneko zenbatekoekin: 300 euro errotuluetarako, 120 euro irudi korporatiborako eta 150 eta 500 euro artean webguneetarako, hizkuntza-aukeraren arabera.

Laguntzak 2025eko abenduaren 1etik 2026ko azaroaren 30era bitartean egindako lanetarako eskatu ahal izango dira.

Dirulaguntza horien bidez, Udalak euskararen presentzia eta erabilera sustatu nahi ditu herriko jarduera ekonomikoan. Merkataritzak, ostalaritzak eta enpresek herritarren eguneroko bizitzan duten garrantzia kontuan hartuta, errotuluetan, irudi korporatiboan eta webguneetan euskara erabiltzeak hizkuntzaren ikusgarritasuna indartzen du.

Hori horrela, Ordiziako Udalak herriko establezimendu eta enpresak deialdia baliatzera animatu nahi ditu. Euskara herriko eguneroko bizitzan eta jarduera ekonomikoan presente egotea funtsezkoa da hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko eta Ordizia gero eta euskaldunagoa izan dadin.

Deialdiari buruzko informazio gehiago eta eskaerak aurkezteko aukera Ordiziako Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean daude eskuragarri: www.ordizia.eus. Zalantzak argitzeko, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan.

OINARRIAK

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza