Image
Image
Adostasun zabalarekin onartu dira 2027ko ordenantza fiskalak

2027ko ekitaldiko Ordenantza Fiskalak onartzeko ezohiko osoko bilkura egin zuen Ordiziako Udalak joan den ostiralean, urriaren 9an. Udal tasa eta zergak eguneratzeko proposamenak babes zabala jaso zuen osoko bilkuran.

Oro har, ordenantza fiskalen igoera % 4,5ekoa izango da, KPIaren bilakaerari jarraituz. Hondakinen tasaren kasuan, berriz, igoera orokorrari beste % 3 gehituko zaio, duela hiru urte hartutako konpromisoa betetzeko, izan ere, azken hiru urteetan %3 gehigarri bat igotzea adostu zen, legez ezarritako zerbitzuaren kostua estaltzea lortzeko.

Adur Ezenarro alkateak azaldu duenez, «udal zerbitzuak kalitatez eskaintzen jarraitzeko eta Udalaren egonkortasun ekonomikoa bermatzeko eguneratu ditugu ordenantza fiskalak. Aldi berean, herritarren egoera ekonomikoa kontuan hartzen jarraitzen dugu, hobari eta salbuespenen bidez, eta zentzu horretan, igoeraren proportzio berean igo dira baita ere hobariak ezartzeko diru-sarreren mugak. Gure helburua da udal baliabideak modu arduratsuan kudeatzea, Ordiziako herritarrei zerbitzu egokiak eskaintzen jarraitzeko, eta egoera zaurgarrian daudenak babesteko».

Etxebizitza hutsen errekarguan salbuespen berria

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari (OHZ) dagokionez, etxebizitza hutsen errekarguari lotutako salbuespen berri bat onartu du udalbatzak. Salbuespen hori energiaren eta uraren kontsumoan oinarrituko da.

Horrez gain, Bizigune programan etxebizitza edukitzeagatik aplikatzen den hobaria % 99ra igotzea onartu da. Neurri horren bidez, etxebizitzak alokairu sozialeko programen bidez merkaturatzea sustatu nahi da.

Egonaldi turistikoen gaineko zerga berria

2027tik aurrera, egonaldi turistikoen gaineko zerga berria aplikatuko da, Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako 3/2026 Foru Arauaren esparruan. Ordizian araudi horrek ezarritako gutxieneko zenbatekoa aplikatuko da.

Neurria Goierriko udalerrien arteko lankidetzaren barruan kokatzen da. Izan ere, Goiturren adostutakoaren arabera, eskualdeko 18 udalerrietan zerga bera aplikatzea adostu zen, irizpide bateratuak ezartzeko.

Behin ordenantza fiskalak onartuta, izapidetze administratiboak aurrera egingo du, indarrean dagoen araudiak ezarritako prozeduraren arabera.

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza