Image
Image

Ordiziako Udalak parte-hartze prozesu bat abian du datozen urteetako berdintasun politikak markatuko dituzten lan ildoak zehazteko eta Udalaren IV. Berdintasun Plana diseinatzeko.

Ordizia berdinzaleago eta feministago baterantz aurrera egiten jarraitzeko, herritarren parte-hartzea funtsezkotzat jotzen da eta, beraz, prozesu honetan parte hartzea eskertzen du.

Ildo horretan, berdintasunaren alorreko erronka nagusiak definitu ahal izateko, ezinbestekoa da zuzenean ezagutzea Ordiziako emakumeen errealitatea eta ikuspegia (beren aniztasunean), baita interesa duten beste pertsona batzuen bizipenak ere, tokiko elkarteen lankidetzarekin.

Helburu horrekin, herritarrek parte hartzeko galdetegi labur bat prestatu zen uztailean, Ordiziako errealitatearen hainbat esparrutatik aurretiazko esperientziak eta proposamenak jasotzeko.

Hurrengo pausu bezala, irailaren 14an, 18:00etan, topaketa bat egingo da. Bertan parte hartzeko gonbita luzatzen zaie herritar guztiei. Jabekuntza Eskolaren lokalean izango da.

Aurretiko izen-ematea eskertuko da: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza