Image
Image

ORDIZIAKO IV. DANTZARI EGUNA IGANDEAN

2015 05 17 DantzariDozenaka dantzarik girotuko dituzte kaleak. Nepalen aldeko diru bilketa ere egingo da

Datorren igandean, hilak 17, Ordiziako IV. Dantzari Eguna ospatuko da, Amets Bide dantza taldeak eta Urdaneta dantza taldeak antolatuta. Bederatzi taldek hartuko dute parte, haur zein helduenak: Oin Arin (Lazkao), Iztueta (Zaldibia), Lurra (Urretxu), Amaiur (Iruñea), Goruntz (Gabiria), Arkaitz (Añorga), Ilunbe-Elkarkide (Trintxerpe), Amets Bide (Ordizia) eta Urdaneta (Ordizia). Horiekin batera, Ordizian eta Goierrin bizi diren nepaldarrek ere dantza egingo dute, eta segidan diru bilketa egingo da Nepalgo lurrikaretan kaltetuei laguntza bideratzeko.

“AKUARELA MEDITERRANEOA” VALENTZIAKO AKUARELISTEN ERAKUSKETA ORDIZIAKO BARRENA KULTUR ETXEAN

Maiatzaren 11tik 29ra. Inaugurazioa: maiatzak 8, ostirala,  19:00etan

Ostirala honetan, hilak 8an, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan “Akuarela Mediterraneoa” izeneneko erakusketa zabalduko da. Bertan 18 valentziar artisten 36 lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren maiatzaren 29ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita). . Inaugurazioa ostirala honetan izango da, arratsaldeko 7etan.

SU TA GAR ETA SURFIN KAOS TALDEEN KONTZERTUA BIHAR PLAZAN

2015 05 07 sutagarKontzertua 23:00etan hasiko da, eta Eibarko talde mitikoa izango da jotzen lehena

Bihar ostirala, hilak 8, Su Ta Gar eta Surfin Kaos taldeen kontzertua izango da Ordiziako Plaza Nagusian, 23:00etan hasita. Eibarko talde ezagunak Ordizian emango du maiatzerako iragarrita dituen sei kontzertuetan lehena, eta bere diskografia zabaleko abesti sorta bat joko du –16 disko kaleratu ditu taldeak–. Su Ta Gar taldea izango da gainera oholtzara igotzen lehena. Surfin Kaosen txanda izango da ondoren. Talde donostiarrak bi urte pasa ditu kontzerturik eman gabe, eta asteburu honetan eskainiko ditu aurtengo kontzertu bakarrak; bihar Ordizian eta larunbatean Elorrion. Kontzertu hau Udaberrian Martxan programazioaren barruan dago, eta Ordiziako Udalak, Ordiziarrockek eta Ordiziako Trobadore Alaiek antolatu dute elkarlanean. Kontzertua doan da.

MAIATZEKO KULTUR AGENDA ETA ZINE KARTELERA

2015 04 30 txarribodaRock kontzertuak, Euskal Herriko Artisau Garagardoen azoka, Ekobira azoka eta beste hainbat kultur eta kirol ekitaldi izango dira

Maiatzeko azken asteburuan 'Txarriboda' euskarazko filma proiektatuko da

Maiatzeko kultur agenda bete-betea dator. Hileko bost astelehenetan Ordiziako Musika Eskolaren Udaberriko Kontzertuak egingo dira, eta musikarekin jarraituz, maiatzaren 8an, Surfing Kaos eta Su Ta Gar taldeen kontzertua izango da Plaza Nagusian. Maiatzaren 9an, berriz, Euskal Herriko Artisau Garagardoen azoka, eta egun berean, Gimnasia Erritmikoko Gipuzkoako Txapelketa. Aranzadi zientzia elkarteak antolatuta, berriz, erakusketa, tailer eta irteera bana izango dira maiatzean. Kiki eta Koko pailazoek ere emanaldia egingo dute 14an; 15ean 'D'elikatuz Gauez' ekimena; eta 16an Ekobira azoka eta Ordiziako Urpekoak saria; eta 17an Ordiziako IV. Dantzari Eguna. Hilari bukaera emateko, 'Goierri ezagutzen' Ordiziako II. Zikloturista Martxa jokatuko da. Zine kartelerari dagokionez, maiatzeko bost asteburuetan askotariko filmak izango dira, baina aipatzekoa da irailera bitarte ez dela zine alternatiboko eta umeentzako saiorik izango da.

KULTUR AGENDA (ISSU)

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image